[Librezale] Fwd: [Mozilla] Estilo gida

Asier Sarasua asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Uzt 28, 22:16:17, CEST 2007


pi(e)k dio:
> ba ea zer dioen asierrek baina eposta zerrendara dagoeneko ditugun terminologia zalantzen zerrenda bidaltzea ideia ona 
> iruditzen zait,
>   
Askotan ez da beharrezkoa zalantza zerrendara bidaltzea, jadanik kontua 
eztabaidatu delako. Adibidez, cookie hitza nola deklinatu behar den hari 
honetan agertu zen:

http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/9575/

Marraren kontua ere askotan eztabaidatu da, adibidez hemen:

http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/647/

Kontu espezifiko honetan itzultzaileei galdetuta ez duzu ezer garbirik 
aterako, beraien artean ere "marrazaleak" eta "bereizaleak" baitaude, 
beste leku batzuetan GNOMEzaleak eta KDEzaleak dauden bezala. :-D  

Niri ez zait gustatzen marra erabiltzea, baina euskaratu diren aplikazio 
informatiko gehienetan marra erabiltzen dutela ikusi dudanez, ba 
aplikazioak euskaratu ditudanean nik ere marra erabiltzea erabaki dut, 
behintzat koherentzia apur bat mantentzeko ordenagailuan dauden beste 
aplikazioekin.

Normalean, jada beste norbaitek itzuli dituen gauzak itzuli nahi badira, 
ba beno, lehenengo beraiek nola itzuli duten ikustea da, eta mundu 
guztiak modu batean idazten badu, ba horrela jarri. Esaterako, hauek:

Paragraph Marks -> Paragrafo-markak ??
Line Break -> Lerro-jauzia ?
Anchor -> Aingura ?
Text Area -> Testu-area ?
Selection List -> Hautatze lista ?
Field Set -> Eremu-multzoa ?
Superscript -> Goi-indizea ?
Subscript -> Azpi-indizea ?
Preformat -> Aurreformatua ?
Blockquote -> Bloke-aipamena ?
List -> Lista ?
Bulleted -> Buletduna ?  bolatxodun?
Numbered -> Zenbakidun ?
Style Sheet -> Estilo-orria ?


Nik uste dut dagoeneko itzulita daudela gehienak, dela GNOMEn dela 
OpenOfficen edo KDEn. Horiek nola idatzi diren jakiteko, nik TUMATXAren 
demoa erabiltzen dut, hain zuzen hemen:

http://www.tumatxa.com/eusk/ZTMX/soft
http://www.tumatxa.com/eusk/ZTMX/gnome

Open-tran-en ere GNOME eta KDEren (eta Mozillaren!) itzulpenak kontsulta 
daitezke.

Adibidez, anchor hitza nola itzuli den ikusteko:

http://www.tumatxa.com/eusk/ZTMX/soft/search?ipath=%2FZTMX%2Fsoft&text=anchor

Beraz, besteek "aingura" jarri dutela ikusita, nik ere horrela idatziko 
nuke.

Beste batzuetan zalantzak izaten dira. Adibidez, "web orria" ala "web 
orrialdea" (ala "web-orrialdea")?

http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/5571
http://www.mutilmedia.com/?p=220

Gai hau hainbat aldiz eztabaidatu da ItzuL-en, 2000. urtean, 2003. 
urtean... eta oraindik ez dago argi nola izan behar duen (nahiz eta 
badirudien web orri edo web-orri hobesten ari dela jendea).

Eta azkenean, mundu guztiak kontzeptu bat modu berean adieraztera 
iristen garenean, etorriko da Euskaltzaindia eta esango digu ezetz, 
horrrela ez dela, beraiek ondo aztertu dutela kontua eta beste modu 
batera esan behar dela. :-D :-D :-D

Uste dut zalantzen zerrendan ageri diren zalantza gehienak goian 
aipatutako bide horietako bat erabiliz argitu daitezkeela. Dena dela, 
hitzen bat kontsultatu nahi baduzue, nik bota dezaket galdera ItzuL-en 
zuen partetik.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago