[Librezale] [Fwd: zenbait galdera DEIAko Ortzadar gehigarritik...]

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Urt 11, 13:35:20, CET 2007


>> Portzierto, gladera guztiak erantzun ditut eta gordetzerakoan piren
>> bertsioarekin konflikotak eman dizkit wikiak. Kontuz-kontuz, konflikotak
>> konpondu eta testu bateratua egin dut.
>
> Hau ez gertatzeko ba al dago modurik editatzen zaudenean orri hori
> blokeatzeko ?

Mediawikik nik dakidala ez dauka horrelakorik. Agian ezarpen orokorretan
egongo da, baina ez dakit.

Edozein modutan ere, aipatu dudan konfliko hori, mediawikik era bisual
batetan erakutsi dit, eta konpontzea oso erraza izan da. Aldatzen ustea
eta konfliktorik egotekotan konpontzen laguntzea egokiagoa ikusten dut
aurretik blokeatzearena baino. TWikin adibidez azken metodo hau erabiltzen
da eta nahiko deserosoa izan daiteke, orri bat editatzen zauden bitartean
norbaitek (edo zuk zeuk!) sesioa galtzen baduzu, ordu bat itxaron behar
bait da blokeoa bere kabuz desegiteko.

Ez dakit, dagoen bezala nik uste ondo dagoela...

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago