[Librezale] Terminologia

Mikel Goņi mikel.goni a bildua gmail.com
As, Ots 27, 16:50:37, CET 2007


Aupa Pi! (eta besteak)

Nik begiratu bat egin diot eta hainbat gauza aurkitu ditut:

Wiki terminologian:

>>#. "Librezale Terminologia 
>>http://wiki.librezale.org/index.php/Euskara_estilo_liburua"
>>msgid "Website"
>>msgstr "Webgune"

Nik uste dut bi hitz (bai ingelesez eta baita euskaraz ere) direla, beraz web 
gune. Euskaltermek halaxe esaten du ere. 

Bestalde zuk proposatutakoetan, ortotipografia akats bat: player= 
errproduktorea  jarri beharrean errepoduktorea. 
Eta vulnerality hitzerako hurrakortasuna proposatzen da. Kasu honetan eta 
urratu (legea edo eskubideak urratu esapidean bezala) hitzetik eratorria 
baldin bada h-rik gabe idatzi behar da  

Ondo izan 

Mikel

Asteartea 27 Otsaila 2007 13:12(e)an, pi(e)k idatzi zuen:
> pi-(e)k esan zuen:
> > Aupa mutilok,
> > (dagoena hemen[1] deskargatu daiteke)
>
> Joder beti berdin ;)
>
> [1] http://www.librezale.org:8080/eu/terminology/eu.po



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago