[Librezale] Laster arte

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 19, 12:35:17, CET 2007


On Dec 18, 2007 10:47 PM, 3ARRANO <3arrano a bildua 3arrano.com> wrote:
> Gabon,
>
> orain egun batzuk idatzi behar nizuen, baina ezin izan dut. Kontua da
> azkenaldian oso gaizki nabilela denboraz, azterketak, proiektua,
> lana,... eta denboraldi batean behintzat (laburra izango dela espero
> dut, baina nork daki) ezin izango dut parte hartu Librezaleko kontuetan,
> ondorioz ezta Mozilla Europe webaren euskaraketan, etab. Activemembers
> posta zerrendara harpidetuta nago, eta baita l10n-web-era ere, nahi
> baduzue bertatik mezuren bat iritsi ahala Librezalera birbidaliko dut.

Tamalez ni ere halaxe nabil, denbora falta larrian eta azterketak
(hasi aurretik!) bukatzeko desiatzen. Ni ere banago l10n-web-era
harpidetuta beraz horkoaz ardura naiteke nahi baduzu. Activemembers
aldiz ez eta uste dut hemengo harpidedun bakarra izango zarela.

> Uste nuen egin ahalko nuela, baina azkenaldian ikusi dut dena pilatzen
> ari zaidala, beraz, hobeto geldialdi bat egin eta indarberriturik
> itzultzea.

Hala izaten da bai, usteak erdiak ustel.

> Bestalde, Pik mezuren batean egindako galderari, ni Eskoriatzakoa naiz.
>
> Tira, zerrendako mezuak irakurriko ditut, hori bai, beraz, ez erantzun
> arren hemen nago.
>
> Hori ba, laster arte!

Ondo segi!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago