[Librezale] Mediawiki babestu

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 27, 23:39:13, CEST 2007


On 8/27/07, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> pi-(e)k esan zuen:
> > Julen-(e)k esan zuen:
> > > On 7/3/07, Arkaitz Zubiaga <arkaitz a bildua berritxarrak.net> wrote:
> > > > pi(e)k dio:
> > > > > wiki-a beti eta sarriago zaboorez betetzen ari da, ba al dago fororako akismet ipini zen bezala (por zierto oso ondo
> > > > > doala esan behar) wiki-a babesteko modurik ?
> > > > >
> > > > MediaWikiren azken bertsioetan erabiltzaile anonimoek lehenengo
> > > > aurreikuspena egin eta ondoren editatzea beharrezkoa izateko konfiguratu
> > > > daiteke. Hau da, erabiltzaile anonimoek bi pauso hauek burutu behar
> > > > izateak roboten bidezko spam-a saihesten du. Hainbat Wikipediatan
> > > > konfigurazio hau ipini dute (euskarazkoan momentuz ez behintzat), eta ez
> > > > dakit zer moduzko emaitzak dituzten, baina aukera ona izan daiteke.
> > > >
> > > > Beste aukera bat Captcha erabiltzea da. Izen ematerakoan bandalismoa
> > > > saihesteko Captcha erabiltzen du MediaWikik, suposatzen dut artikuluak
> > > > aldatzerako ere aktibatu daitekeela.
> > > >
> > > > Spam-a robotek egindakoa bada, lehen aukerarekin nahikoa izan daiteke,
> > > > baina eskuz egindakoa bada Captcharena hobe...
> > >
> > > Bata ala bestea, baina ahal bezain pronto jarri beharrekoa deritzot,
> > > azkenaldian spam urakanak iristen baitira wikira.
> > >
> > >
> > Nork du wikiko admin pasahitza ??
>
> Norbaitek ba al daki nola konfigruatu daitekeen hauetako batenbat begirada bat botatzen egondu nauk baina ez nauk
> enteratzen zer non eta nola konfiguratu daitekeen ...
>
> Inork mediawiki kudeatzen esperientzia apur bat badu eskertuko nuke laguntza apur bat (edo kasi hobe berak egitea).
>

Inoiz ez dut mediawikirik kudeatu baina apurtxo bat begiratu eta gero
hau aurkitu dut:
http://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Combating_spam

Orrialdearen bukaeran aipatzen dena soluzio ona litzateke:
erregistratzerakoan captcha jarri eta orrialdeak editatzeko saioa
hasita izatea derrigorrezko baldintza izatea.

Bide batez okasioa mediawiki eguneratzeko aprobetxa daiteke, php5 daukagunez...


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago