[Librezale] Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako mahai-inguru bat

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Api 30, 09:58:55, CEST 2007


Aupa danok:

EIE autore eskubideei buruzko mahai inguru bat egiteko asmoa dauka eta
copyleft-ari buruzko informazioa nahi du. Metabolikeko Xabierri gonbitea
luzatu diote eta berak gai hauetaz informazioa, esperientzia, ikuspuntua
eta abarrak emateko prest dagoen jendearen bila dabil, bere(gure?) parte
hartzea prestatzeko.

https://listas.sindominio.net/pipermail/aske/2007-April/thread.html

Gai hau, Librezalerekin zuzenki lotuta ez badago ere, gurekin erlazio
dexente duela uste dut. Dakizuenez, copyleft-aren mugimendua software
libretik bait dator eta gu librezaleak izanda eta euskara sustatzaileak,
euskal idazleei guk nahiko ondo ezagutzen dugun mundu hau erakustea gure
helburuen artean sartu daitekeela uste dut.

Gai honi buruz inork ezer esateko?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago