[Librezale] bihar eguerdian - Irailak 20 migrazioa egingo dugu

Ibon Igartua i.igartua
Ost, Ira 20, 00:41:46, CEST 2006


 Aupa !

 Bihar librezale.org zerbitzariaren migrazioa egingo dugu. Dakizuenez
hostaliatik mundurat.net-eko makinetara goaz.

 Honek zer suposatzen du:

 - Bihar goizean zehar foroa, tiki-a eta word-press geldituko ditugu.
Saiatuko gara 10-etan hasten!

 - Datubaseak zerbitzari batetik bestera mugituko ditugu eta dena ondo
baldin badoa, DNS-ak aldatuko dira ... DNS-ak propagatzerakoan izango
dugu foroa, tikia eta word-pressa berriz martxan

 - Txopi: ba al dago modurik word-press modu dotore batean gelditzeko?
... al baduzu, bihar goizeko 10-etan edo gelditu ezazu ... zerbitzari
berria martxan dagoenean, abisatuko ... bestela post batekin aski izango
zen!

 - Posta zerrendak ... arazotxo bat izan dugu konfigurazio
fitxategiekin, beraz agian helbideak besterik ezin izango ditugu
migratu. Bakoitzaren hobespenak, pasahitza etabar ... bakoitzak aldatu
behar izango ditu makina berrian gaudenean ... ez da arazo larria, ezta?

 - Web gunearen bestelako edukiak dagoeneko makina berrian daude eta
dena ondo dabil. Azken aste honetan FTP bitartez aldaketak egin
badituzue, aldaketa hauek galdu egingo dira!

agurrak,

			ibon




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago