[Librezale] Firefoxek zure laguntza behar du!

Ibon Igartua i.igartua
Or, Ira 15, 02:21:55, CEST 2006


 aupa !

 Gutxi barru Firefox 2.0 kalean izango dugu, eta nola ez, oraingo
honetan ere azeriak euskaraz egingo du!!

 Datorren astelehenean euskarazko itzulpenean aldaketak erraz egiteko
ahalmena galduko dugu, lehen Release Candidate bertsioa ateratzear
dagoelako.

 Zuen laguntza behar dugu, datozen bi egunetan itzulpenean egon
daitezkeen akatsak zuzendu ahal izateko. Zelan?

 Lehenengo eta behin, Firefox 2.0 euskaraz azken beta bertsioa
deskargatu (zure sistema eragilearen arabera):

Linux (i686)
http://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/firefox/tinderbox/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-2.0.eu.linux-i686.tar.gz

Mac OS X
http://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/firefox/tinderbox/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-2.0.eu.mac.dmg

Win32
http://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/firefox/tinderbox/latest-mozilla1.8-l10n/firefox-2.0.eu.win32.installer.exe

 Saiatu zaitez programaren bazter guztiak miatzen, eta denbora luze
batez erabiltzen, zure betiko nabigatzailea izango bazen bezala.

 Aurkitzen dituzun itzulpen akatsak apuntatu eta hona bidali datorren
igandea baino lehen. Batzutan ez da erreza akats leloak identifikatzea
... dekargatu idazterakoan "s" eskapatu egin zaigulako .... edo aditz
bat gaizki deklinatu dugulako ... beraz zenbat eta begi gehiago,
errazagoa akats hauek topatzea.

 Programaren funtzionamenduko akatsak topatzen badituzue ere, bidali
mesedez.

 Datorren igandean, jasotako akatsak zuzentzen saiatuko gara.


 Mila esker laguntzagatik!!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago