[Librezale] itzulpengintza bultza nahian...

Joseba joseba a bildua euskalerria.org
Ast, Aza 16, 15:39:21, CET 2006


Kaixo guztioi,

Itzulpenak egiteari bultzadatxo bat eman nahian ari gara informatika
fakultatean, eta ikasleek ekeini dezaketen indarra aprobetxatu nahi
genuke. Horretarako hitzaldi edo itzulpen "party" moduko bat antolatzea
bururatu zaigu. Asmoa zera da, itzulpenak egiteko zein tresna dauden
azaltzea eta erakustea nola egiten diren itzulpenak, biltegiak (itzulpen
memoriak) erabiliz, tresnen funtzionamendua azalduz... Hau da, benetako
itzulpentxo bat egitea eta jendeak ikus dezala nola egiten den.

Baina hori egiten irakatsiko digun norbait behar dugu, esperientzia
pixkat duen norbait, eta aplikazio horiek erabiltzera ohituta dagoena.
Zein izango litzateke demo hori egiteko egokia? eta zein dago prest
horrelako zerbaitean parte hartzeko?

Azken helburua bikoitza da, alde batetik jendeari itzulpengintzan
lagundu behar dela esatea, eta bestalde, euskara zientzifikoko ikasleen
lanak itzulpengintzara bideratzea. Gainera aukera askeko kredituak ere
lor daitezke horrelako lanak eginez, eta hori ere bultza nahi dugu.

Beno, ea nork laguntzen digun...

Ondo segi,
Joseba.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago