[Librezale] [Pootle] Lehen planteamenduak

pi pi a bildua beobide.net
Al, Aza 13, 12:21:04, CET 2006


Pootle

Ea behin mundurat.net-ek zerbitzaria aldatu duela pootle instalatu aurretik, zertarako erabiliko eta zein modutara 
erabakitzen joateko lehen posta da hau:

Pootle zer den eta nola dabilen batzuetan argitu dut beraz ez det berriz egingo (inork dudarik badu abisatzeko), 
nahiz geroago publiko egin haurretik idatzi beharko dut zerbait erabilera basikoaz.


Zertarako nahi dugu Pootle ?

Niri batezere bi aukera bururatzen zaizkit:

Biltegi bezala: Hau dagoeneko itzulitako proiektuen biltegia, jendeak po/mo fitxategiak deskargatzeko aukera izango 
luke baina ez aldaketak egitekoa. Hau jendeak egindako itzulpenak eskura izateko eta itzulpen memoria bezala 
erabiltzeko aukera emango  luke. Hau instalatzeko eta mantentzeko oso erraza da eta proiektuaren kudeatzaileak 
fitxategiak web bidez mantedu ditzake (Eguneraketak ipintzeko)

Itzulpenak online egiteko: Sistema oso erraza da , aurrekoan bezala baina erabilztaileei aldaketak edo gomedioak 
egiteko baimenarekin. 


Nire ustetan lehenik sistema biltegi bezala erabiltzen hasi eta gero itzulpena egiteko proiektuak gehitzen joan 
gintezke, agian proba egiteko proiektu txiki batekin hasi beharko ginateke. 

Bereiziki batenbat bururatzen ? 

Interesgarri litzateke ez oso handia izatea (fitxategi bakar bat bada hobe)  eta ahal balitz behintzat itzulpena hasi 
gabe duena.

Pootle-k dagoeneko dituen erabiltzaile motekin aski izan beharko zen lana kudeatu eta banatzeko, Pootle-k lau maila 
erabiltzaile ditu oinarrian:

- Sistema Kudeatzailea: Pootle osoa kduea dezake, proiektuak sortu eta ezabatzea ere.

- Proiektu kudeatzailea: Proeiktuak kudeatzeko baimank ditu, hau proiektu baten baimenak, fitxategiak, etab....

- Erabiltzaile arrunta: Hasiera batetan baimenik ez du kudeatzaile batek ezarri artean, hau izango zen itzulpena 
egingo zuena bi baimen maila ezberdin izan dezaketelarik aldaketak zuzenean egitekoa eta gomedioak egitekoa. 
Leheengoan aldaketak zuzean po fitxategian egiten dira bigarrenean aldiz bere gomendioak bereiziriko fixtategi 
batetan gordetzen dira gero norbaitek berrikusi ditzan.

- Bisitaria: Saio hasi gabeko erabiltzailea. Hauei normalean bakarrik ikusteko aukera ematen zaie baina hori erabaki 
ezkero gomendioak (edo itzulpenak) egiteko aukera ere izan dezakete.


Ideairik, iruzkinik, gomendiorik izan edo azalpenik behar ezkero hementxe naukazue...


-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20061113/dec39076/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago