[Librezale] Datorren larunbatean Mundurat Sarearen 2. batzarra Bilbon

Gafo Mundurat gafo
Al, Mar 27, 20:09:32, CEST 2006


Jada zazpi hilabete igaro dira Mundurat Sarearen lehen batzarretik, eta
orduan adostutako eta sortutako duden eta balorazioen hausnarketa berri
bat egiteko asmoz, bigarren batzar ireki batera gonbidatu nahi dugu
proiektuan parte hartzen duen edo interesatua dagoen edonor.

Bigarren batzar honetan, proiektuarentzat oinarrizkoak izango diren
zenbait puntu eta zerbitzuri buruz eztabaidatzeaz gain, proiekturen
etorkizuna nola planteatzen den aztertu eta aurrera egiteko planak
adosten saiatuko gara.

Zuen kezkak eta ideiak guztiontzat onuragarriak izango direlakoan, anima
zaitezte batzarrera!

     Tokia: La Bolsa, Bilbo
     Data: Apirilak 1, larunbata
     Ordua: 10:30
     Eguneko ordena:

        - Egungo egoera azaldu
            + Azken datuak
            + Dagoen materialaren balorazioa
            + Erabiltzen dugun espazio fisikoaren aldaketa

        - Asanblada sortu / eratu
            + Lan taldeak proposatu

        - Balantze ekonomikoa
            + Sarrerak eta gastuak

        - Dauden proiektuei laguntza
            + Beharrak
            + Balorazio teknikoak
            + Heziketa


Oharra: Batzarrera etortzeko asmoa baduzue, mesedez bidali iezaguzue
mezu bat info a bildua mundurat.net helbidera.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago