[Librezale] nire alea
joseba@euskalerria.org
joseba
Ost, Mar 8, 01:59:52, CET 2006
Aupa,
GPL lizentziaren sarreraren hainbat zuzenketa egin ditut, eta honekin
batera doan fitxategian dago.
Ondo segi,
Joseba.
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
-------------- hurrengo zatia --------------
GNU General Public License
2. Bertsioa, 1991ko Ekaina
Euskarazko itzulpena : 2003ko Abuztuan
Jordi Blasi Uribarri-k egina
www.librezale.org
This is an unofficial translation of the GNU General Public License
into Basque. It was not published by the Free Software Foundation,
and does not legally state the distribution terms for software that
uses the GNU GPL--only the original English text of the GNU GPL does
that. However, we hope that this translation will help basque
speakers understand the GNU GPL better.
Hau "GNU General Public License" delakoaren euskaraketa ez-ofizial
bat da. Itzulpen hau ez du "FSF Free Software Foundation"-ek
argitaratu, eta ez ditu legalki zehazten GNU GPL lizentzia
erabiltzen duen softwarearen banatze baldintzak -- Hori GNU GPL
Ingelesezko jatorrizko testuak baino ez du egiten. Hala ere,
itzulpen hau euskaldunak GNU GPL lizentzia hobeto ulertzen
laguntzeko asmoarekin egin dugu.
GNU GENERAL PUBLIC LICENSE
2. bertsioa, Ekainak 1991
Copyright (C) 1989, 1991 Free Software Foundation, Inc.
59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307
USA
Edozeinek lizentzia dokumentu honen kopiak egiteko eta hauek
banatzeko baimena dauka baina beraren moldatzea ez dago baimendurik
Sarrera
Software gehienen lizentziak hura konpartitzeko eta aldatzeko
askatasuna ukatzeko pentsatuta daude. Honen kontra, "GNU-General
Public License" deritzonak software librea konpartitu eta banatzeko
zure askatasuna bermatzeko asmoa dauka, hau da, softwarea
erabiltzaile guztientzat librea dela bermatzea. Lizentzia hau "Free
Software Foundation"-aren software gehienari aplikatzen zaio, bai eta
beste edozein programari ere, bere egileek lizentzia hau erabiltzea
erabakitzen badute. (Free Software Foundation-en beste zenbait
software "GNU Library General Public License" lizentziak babesten
du.) Zure programentzako hori ere erabil dezakezu.
Software libreaz ari garenean, askatasunaz ari gara, ez prezioaz. Gure
Lizentziak software librearekin egin daitezkeenak bermatzeko
diseinatuta daude: kopiak banatzeko askatasuna daukazula bermatzeko
(eta nahi izanez gero zerbitzua kobratzekoa), iturburu-kodea jasotzen
duzula edo nahi duzunean jaso dezakezula bermatzeko, softwarea alda
dezakezula edo beraren zatiak porgrama libre berrietan erabil
ditzakezula bermatzeko, eta hau guztia egin dezakezula badakizula
bermatzeko diseinatuta daude.
Zure eskubideak babesteko, zenbait murrizketa egin behar ditugu,
murrizketa hauek edonori zeure eskubideak ukatzea galeraziko diote,
bai eta eskubideak bertan behera uztea ere. Murrizketa hauen ondorioz,
softwarearen kopiak banatzen dituenari edo softwarea aldatzen duenari
hainbat erantzunkizun ezartzen zaizkio.
Adibidez, programaren kopiak banatzen baldin badituzu, bai dohainik
eta bai ordain truke, jasotzen dutenei zuk dituzun eskubide
berberak eman behar dizkiezu. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen
dutela, edo jasotzeko aukera dutela ziurtatu behar duzu. Eta
baldintza hauek erakutsi behar dizkiezu beraien eskubideak ezagutu
ditzaten.
Zure eskubideak bi pausutan babesten ditugu: (1) softwareari
copyright abisua ezartzen zaio, eta (2) kopiatzeko, banatzeko eta
aldatzeko aukera legala ematen dizun lizentzia hau eskaintzen dizugu.
Horrez gain, egileen babeserako, eta gurerako, guztiei argi utzi nahi
diegu software libre honentzat ez dagoela inolako bermerik.
Softwarea besteren batek aldatzen eta banatzen baldin badu, jasotzen
dutenek hori jatorrizkoa ez dela argi izan dezaten nahi dugu,
horrela, besteren batek sartutako edozein arazok ez dezan eraginik
izan berezko egileen ospean.
Azkenik, edozein programa libre beti egongo da softwarearen patenteen
mehatxupean. Gure asmoa, software libreen birbanatzaileek banakako
patente lizentzia lortzearen arriskua ekiditea da, horretarako,
programa bera jabeduna bihurtuko dugu. Arrisku honi aurre egiteko,
argi utzi dugu edozein patentek guztion erabilera librea baimendu
behar duela edo ez dela inolaz ere lizentziapean jarriko.
Kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza zehatzak hemendik
aurrerakoak dira.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago