[Librezale] Software asteburu librea Zarauzko Putzuzulo gaztetxean

Mikel Olasagasti hey_neken
Ast, Eka 8, 23:38:20, CEST 2006


Kaixo guztioi!

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean ekainaren 16tik 18ra software asteburu
librea ospatuko da. Bertara Euskal Herrian software libreari buruz zer
esan asko duten hainbat proiektutako ordezkariez gain (Librezale,
CodeSyntax, UEU...), kataluniatik Xavier de Blas malabarista eta Toni
Mirabete Catix banaketaren arduradunetako bat izango dira. 

Gainera Kaliforniatik zuzenean Richard Stallman GNU proiektu eta
copyleft mugimenduaren sortzaileetako bat izango da gure artean. 

Hauetaz gain bazkari herrikoiez eta kontzertu eder batez gozatzeko
aukera ere izango da.

Beraz, gonbitea luzatzen dizuegu azaltzeko eta bertan parte hartzeko.
Eskertuko genuke zuen inguruan berri emango bazenute :)

Informazio gehiago:

http://www.mundurat.net/e18 

eta

asteburulibrea a bildua mundurat.net 

Ondo izan!

p.d.: Eskertuko genuke etortzeko ideiarik baduzue postara
konfirmatzea :)
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/pgp-signature
Neurria: 189 bytes
Azalpena: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
Url : http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20060608/0f667da2/attachment.bin



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago