[Librezale] [Fwd: EuskalIRC Txat Zerbitzuak]

^pi^ pi
Al, Urt 30, 14:46:48, CET 2006


Ibon Igartua-(e)k esan zuen:

> Date: Sat, 28 Jan 2006 23:27:15 +0100
> From: Oinatz Uribe <oinatzu a bildua gmail.com>
> Subject: EuskalIRC Txat Zerbitzuak
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> 
> Aupa Librezaleko administrazio agurgarriok:
> Oinatz nauzue eta EuskalIRC-ren izenean idazten dizuet.
> EuskalIRC, 2002an sorturiko txat sare bat da, gure helburua Euskal Herriko
> web gune guztiei doako txat zerbitzuak eskaintzea delarik. Zerbitzu hauek
> emateko, software librearen aldeko apustua egiten dugu eta gure zerbitzari
> guztiek software librea erabiltzen dute, zerbitzaria martxan jartzeko behar
> den softwarea guk sorturikoa izanik.
> Guzti horrekin, kalitatezko eta doako zerbitzu bat eskaintzea lortzen dugu.
> Horregatik, zuen web gunean (Librezale.org) txat bat jartzeko proposamena
> luzatzen dizuegu. Txat edo solasgune horretan, zuek nahi dituzuen beste
> moderatzaile jar ditzakezue, eta web gunetik txatera sartu ahal izateko
> WebTxat bat eskaintzen dizuegu.
> Honen helburua Euskal Herriko gazteek txat euskaldun batetan hitz egiteko
> aukera da, beste txat sareetan jasaten duten sentsura erabat ezabatuz.
> Besterik gabe, zuen erantzunaren zain gelditzen gara. Informazio gehiago
> nahi izango bazenukete, bidali posta bat oinatzu a bildua gmail.com helbidera.
> Mila esker zuen arretagatik.
> Besterik gabe,
> Euskal IRC


Zer pentsatzen duzue ? Alde batetik ez dut gehiegi erabiliko denik pentsatzen baina beste aldetik ipintzeak ere ez du lan handiegirik ematen...



-- 




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago