[Librezale] [Fwd: galdera inozo bat]

pi pi
Ost, Urt 11, 10:20:02, CET 2006


> Kaixo:
>  Gaurtik Linux erabiltzaile bat gehiago naiz. Nire lanbidea dela eta eguna ordenagailuaren aurrean pasa behar dut.  Eta hala ere ez dut informatikari buruzko ezagutzarik ia batere. Openofficea eta sarea izango dira nire lan tresnak. Lehenarekin ez dago arazorik, wordaren funtzionamenduaren antzekoa dauka. 

> Bigarrenarekin hasten dira arazoak: zein da outlooka litzatekeenaren baliokidea? Evolution? Nik neronek konfiguratu behar dut, ezta?

posta bezero bezela bakarrik erabili ezkero aukera ugari dituzu: evolution bera, mozilla-thunderbird, ...) eta bai zuk konfiguratu beharko dituzu, (egiteko ez baduzu inor engainatzen), arazorik izan ezkero foroan galdetu lasai ulertzen ez duzuna eta argitzen saiatuko.

>  Eta galderarik inozoena orain dator: zer da "komando" bat?

komando bat azkenean exekutatu daitekeen programatxo bat da, zure sisteman erabilgarri dauden komandoak ikusteko terminal bat ireki eta tabuladore teklari pare bat aldiz eman (zerrenda nahiko luzea da), horietako edozein tekleatu, intro jo eta abiarazi egingo da (ooffice tekleatu ezkero openoffice irekiko da).

>  Milla esker,

Ez horregatik, baina horrelako galderak egokiago dira librezale.org-eko foroan (http://www.librezale.org/foroa) posta helbide honetan baino.

>  Eider

Piarres 




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago