[Librezale] Software librea eta euskara Garan

xabi rakentz
As, Urt 10, 21:07:46, CET 2006


Agian irakurriko zenuten baina hor doa:
http://www.gara.net/idatzia/20060110/art146559.php

Ados ez nagoen esaldi bakarrenetakoa hau da:

...egileak bere eskubideei eta horren kontura aberasteko aukerei uko
egiten die: software librea.

Egileak zenbait eskubideei bakarrik uko egiten die, baina jabetzari
adibidez ez, bermatu egiten du ostera. Zer diozue?

Aberasteari uko egiten dela ere gaizki esana zela esan behar nuen baina
idatzia dagoen moduan arrazoia duela uste dut, eskubideen kontura
aberasteko aukerei uko egiten dela baitio.

Punta atera nahi nion :-) 

Eskertzekoa horrelako iritzi artikulu luze bat agertzea Garan. Nabaritu
al dezute Garako jendea tropelean orria bisitatzen? :-)

Ongi izan! 



___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago