[Librezale] Galdera bat

xare xaresd
As, Ots 21, 00:25:30, CET 2006


Kaixo lagunak pausumedia.com-en php eta mysql programatzen duen
norbaiten bila nabil. Momentuz kontaktua egin nahi dugu norbaitekin
baina ba liteke etorkizunean gurekin lan egitea proposatzea eta jakina
ordainketa baten truke.

Hau da bilatzen dugun profila:
- Euskara jakitea derrigorrezkoa (ez dugu euskaltzaina izatea eskatzen ere)
- Linux sistema erabiltzen jakitea
- Iparraldekoa ba zara hobeto (ez da guztiz beharrezkoa)
- Irundik oso urrunti ez bizitzea komenigarria litzateke.
- XHTML eta CSS estandarrak ezagutzea komeni da ere.

Bueno norbaiteri interesatuko ba lioke proposamen hau nirekin jarri
dadin kontaktoan. Eta ezagutuko bazenukete norbait interesa izango
zukeena mesedez pasaiozue nire email helbidea, milesker eta barkatu
eragozpenak.

Honetaz gain, java programazio ikastaro batetarako consultec donostiak
norbaiten bila dabil.

Agur




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago