[Librezale] xsto.info-ko eskaintza

Txopi txopi
Or, Ots 17, 13:22:30, CET 2006


xsto.info-koekin kontaktuan jarri nintzen hosting prezioak eskatzeko.
Madrileko lokal honetan daude Sindominio.net-eko zerbitzariak. Enpresa
honetako partaide gehienak (guztiak ez badira) Sindominiokoak dira. Horrek
esan nahi du software librea defendatzen dutela, informatikaren alde
soziala ondo baino hobeto ikusten dutela eta gurea bezalako proiektu bat
pozarren hartuko luketela.

Gure beharrak azaldu ondoren, "XPro plana" delakoaren xehetasunak eman
dizkidate:

- 20 domeinu
- 100 azpidomeinu
- Nahibeste POP3 kontu
- Nahibeste e-posta birdirekzio
- 30 FTP kontu
- 2Gb datuak gordetzeko
- 10 datu-base
- 10 posta zerrenda
- PHP, Perl, CGI eta MySQL-ren euskarria
- Web kontrol panela (CPanel)
- AWstats estatistikak
- Webmail-a (SquirrelMail)
- E-posta anti-spam zerbitzua (SpamAssasin)
- E-posta anti-virus zerbitzua (ClamV)

69 €/hileko + BEZ

Kontaktua ere ematen dizuet, martxoaren 5ean atzerrira noa eta: Adolfo
Antón Bravo <aanton a bildua xsto.info>

Mundurat-ekoak beraientzako zerbitzari bat erostekotan daudenez, 1U makina
bat eramanez gero eta 4 mbps banda-zabalera erabiliz gero, prezioa 90
€/hileko + BEZ izango zela esan didate. Antza denez, banda-zabalera
soberan ei daukate eta ez die asko axola zenbat erabiltzen dugun.

Prezio onak ala txarrak diren, nik ideiarik ez. Beraz, zuen esan...

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago