[Librezale] Skype euskaraz
Azintzin
azintzin
Ost, Ots 1, 10:42:29, CET 2006
Egunon!
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet egiten duzuen lan
guztiarengatik eta esan behar dut neu naizela lehena, software librea
bultzatzen duena nire enpresan. Iada lortua dut Nabegatzaile eta
Korreo-bezeroa euskaraz jartzea enpresa guztian (firefox, Thunderbird),
Izarc, OpenOffice (Ez euskaraz)...eta SeaMonkeyren zain nago
atzotik.Nahi baino denbora gutxiago dut proiektuetan laguntzeko, eta
nire ezagutzak ere nahiko mugatuak dira itzultze sistemetan. Baina orain
"problema" txiki baten aurrean nago. Nire enpresan "Skype" erabiltzen
hasiak dira, eta nahiz eta ez izan software eredugarriena izan bere
protokoloengatik, asko zabaltzen ari da eta beharrezkoa dut
instalatzea.Baina ez dago euskarazko bertsiorik. Hizkuntza fitxategiak
begiratu ditut, eta sekulako lana du; luzea baita, baina, zer iruditzen
zaizue librezaletik? Bultzatzeko modukoa iruditzen zaizueSkype
eukaratzea, zertxobait behintzat?
Badakit software librea bultza behar dugula, baina honelako kasuetan
behintzat, ez al da hobe euskaraz izatea behintzat?
Eskerrikasko irakurtzeagatik behintzat,
Agur bero bat...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago