[Librezale] wikiThunderbird - zalantzak - Estilo liburua

Mikel Goņi golami a bildua euskalerria.org
Or, Abe 29, 23:33:09, CET 2006



Ostirala 2006 Abe 29 19:36(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>  posta zerrenda bat estilo-komisiorako ondo legoke, ezta?
>
>  Komisioan daudenak == harpidedunak ... kanpotik edonork zerrendara
> idazteko aukerarekin ... zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko!
>
>  nik dagoeneko batzuk dauzkat :)
>
>  Hey_neken, posiblea da beste zerrenda bat sortzea?
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Kaixo!
Komisiorako bolondresik balego ideia bikaina deritzot, hala ere, norbaitek 
esan duen moduan ez zait zaila iruditzen kideak aurkitzea. 
Ni neu ez naiz filologoa ezta gutxiago ere, baina hizkuntza zalantzekin lan 
egiten ohitura badut. Beraz, horrelako zalantzak sortzen direnean botoen 
sistema baino, aholkuak zeintzuk diren bilatzea proposatzen dut. Hau da, 
badaude zalantza horien arteko gehienak argitzeko hainbat baliabide: 
Euskaltzaindiaren arauak, hiztegi berezituak edota nire ustetan laguntza 
bikaina ematen duen Berriaren estilo liburua. 
Txapa horrekin guztiarekin zera esan nahi dut: boto emateak ondo iruditzen 
zaizkit gauzak asmatu edo bi aladaera zuzenen artean erabakitzeko, baina 
beste batuzetan (esaterako gidoien auzian) hizkuntzarekin lan egiten duen 
beste jende batek lana egina dauka, eta hori baliatu beharko litzateke. 
Nik ezin dut ezer prometitu, baina prest nengoke lan horretan laguntzeko, beti 
ere komisio hori sortu artean, noski. 
Ekarpenen bat egin dudalakoan, 
Agur ta erdi,

Mikel Goņi



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago