[Librezale] Xuxen - Eleka
Joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Or, Abe 22, 16:30:19, CET 2006
Nik ere uste dut Elekakoen erantzunean ez dutela ondo adierazi esan nahi
zutena...
Proposamen batekin nator:
1.-izenda dezagun Mikel (Hey_neken) librezaleren ordezkari Elekakoekin
hitz egiteko xuxenen lizentziaren inguruan.
2.-Eska dezagun bilera bat Elekako arduradunekin eta adieraz diezaiegun
gure helburua "Xuxen" euskaleherri osoko tresna linguistiko erabiliena
izatea dela, eta horretarako bide onena (emaitza hori lor dezakeen
bakarra!?) GPL lizentzia dela. Gainera inork hobekuntzak egiten badizkio
hobekuntza horiek ere libreak izango direnez Elekakoek ere onura jasoko
lukete (beraiena baita xuxen).
Nik ez dut ulertzen zergatik ez duten GPL jarri, seguruena ez dute ondo
ulertu GPL lizentzia zer den...
Argitu ditzagun kontuak eta apustu egingo nuke GPL lizentzia jarriko
diotela. Sinadura bilketarik eta inolako presiorik egin gabe, inor
haserretu gabe.
Jakina, horretarako Mikelek prest egon behar du bilera hori egiteko eta
ardura hartzeko.
Zer deritzozue?
Ondo segi,
Joseba.
Jatorrizko mezua: or., 2006-12-22 14:34 +0100, egilea: teketen
> Suposatzen dut arrazoirik -> arazorik izango dela, bestela esaldiak ez
> du zentzu handirik.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago