[Librezale] Proposamen bi: xuxen - vlc
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Or, Abe 15, 11:48:49, CET 2006
Ia ia eguardion!
> On 12/14/06, 3ARRANO <3arrano a bildua 3arrano.com> wrote:
>
>> Mikel Olasagasti(e)k dio:
>>
>>> Zer iruditzen 'presio' gune bat antolatuko bagenuke, xinple xinplea,
>>> hainbat erakunderen atxikemenduak biltzen Xuxen benetako lizentzia libre
>>> batekin atera dezaten?
>>>
>>>
>> Ideia ona da, nahiz eta espero dudan presio gune hori gabe ere lizentzia
>> aldatuko dutela...
>>
Intentzioa badago batzuen aldetik, baina ez dago gauza oso argi nora
bideratuko den gauza. Presio gunea ez da kritikatzeko, baizik eta
lizentzia aske baten beharra argi ikusteko adibidez, eta indar metaketa
egiteko :)
>
> Ez dakit ba lizentzia presiorik gabe aldatuko dutela pentsatzeko
> arrazoiak dauden edo hain optimista izan... Nere puxtarria 'presio'
> gunearen alde.
>
Optimista banaiz, batek behinitzat baiezkoa egin duelako, eta GPLaren
aldeko apustua duelako. Besteak ez dakidanez nortzuk diren, behintzat
honen optimismoarekin geratzen naiz.
Gunea prestatzeko norbait laguntzeko prest? Tartetxo batean "manifesto"
xume bat idazten saiatuko naiz, eta zer iruditzen zaizuen. Ona bada,
publikatzen degu, ta bestela, lagundu moldatzen ;)
Gunea librezaleren barruan ongi ikusten da, edo politikoki ezegokia
deritzozue?
Zuek esan!
>
>>> b) VLC - videolan. Honen euskeraketa egitea planteatu didate lanean, eta
>>> nik librezale bitartez egitea aipatu det, pootle erabiliaz. Norbait
>>> laguntzeko prest? (Kaleratu ostean propaganda pixkat egitea lortuko
>>> genuke... bai VLC bai Librezaleri buruz).
>>>
>>>
>> VLC euskaraz izatea ze ona izango litzakeen! Oso denbora gutxirekin
>> nabil, baina pootle erabiliz egiten baduzue saiatuko naiz itzulpenean
>> laguntzen.
>>
>
> Ni ere denboraz eskas nabil baina ahal denean laguntzeko prest.
> Aurrera beraz itzulpenarekin, ez egin dudarik!
>
Jarri naiz VLCkoekin harremanetan, ea gaur eesaten didaten nola
gustatzen zaien egitea (poa eskuragarri dago, baina beraiek bidaltzen
omen dute bertsio berezi bat... :$).
Ondo izan,
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago