[Librezale] Proposamen bi: xuxen - vlc

3ARRANO 3arrano a bildua 3arrano.com
Ast, Abe 14, 22:23:40, CET 2006


Mikel Olasagasti(e)k dio:
> Kaixo guztioi!
>
> Bi proposamenekin nator, bata 'presazkoa' eta bestea lasaixeagoa.
>
> a) Xuxen. Beno, xuxen-en kaleraketa aspaldiko kontua dela dirudi. Honen 
> lizentziaren arazoak ere jakinak. Honen baitan IXA eta Elekeri idatzi 
> ostean, Ixatik erantzun didate esanez berlizentziaketa planteatzen 
> dabiltzala eta GPLa ez  dutela deskartatzen (LPGLa bai), baina azken 
> hitza ez dagoela beraien esku (Elekarenean uste dut dagoela).
>
> Zer iruditzen 'presio' gune bat antolatuko bagenuke, xinple xinplea, 
> hainbat erakunderen atxikemenduak biltzen Xuxen benetako lizentzia libre 
> batekin atera dezaten?
>   
Ideia ona da, nahiz eta espero dudan presio gune hori gabe ere lizentzia 
aldatuko dutela...
> b) VLC - videolan. Honen euskeraketa egitea planteatu didate lanean, eta 
> nik librezale bitartez egitea aipatu det, pootle erabiliaz. Norbait 
> laguntzeko prest? (Kaleratu ostean propaganda pixkat egitea lortuko 
> genuke... bai VLC bai Librezaleri buruz).
>   
VLC euskaraz izatea ze ona izango litzakeen! Oso denbora gutxirekin 
nabil, baina pootle erabiliz egiten baduzue saiatuko naiz itzulpenean 
laguntzen.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago