[Librezale] mediawiki instalaturik
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
As, Abe 5, 12:08:00, CET 2006
> Aupa mutilok mediawiki azkenik instalaturik dago[1] beraz badugu wiki
> berria !!!!
>
> Saiatu nauk izena emandakoek bakarrik ediatau ahal izateko ipintzen baina
> ez dut lortu oraingoz, norbaitek ba al du
> esperientziarik mediawiki kudeatzen? Lehenespen bezala non ezarri daiteke
> hau ? Orriz orri egin daiteke baina hori ez
> da batere erreala gero orri bat egin duen edozein baimenak aldatzeaz
> gogoratu beharko bait litzateke(Eta gauza hauek
> ez dira betetzen).
>
> "Arazotxo" bat dugu haurreko wikian zegoen informazioa
> berreskuratzekoan,hau da, apurturik dago eta oraingoz ez dugu
> berreskuratzea lortu (tikiwiki-rekin esprientzia dunik badago taldean
> mesedez esan).
>
> Saiatuko nauk berreskuratzen baina norbaitek wikian idatzi zegoen
> edozerren kopia izan ezkero bidaliko balit (edo
> wikian ipiniko balu) hobe.
>
> ala...
>
> [1] http://www.librezale.org/mediawiki
>
>
> --
> Piarres Beobide
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Kaixo Pi,
Egin daiteke erabiltzaile erregistratuek bakarrik aldaketak egin ahal
izatearena. Horretarako 'LocalSettings.php' konfigurazio fitxategian
honako lerro hau gehitu beharra daukazu:
$wgGroupPermissions['*']['edit'] = false;
Bestalde, MediaWikiren itzulpena aspaldikoa da, eta bukatzeaz gain hobetu
daitekeela uste dut. Horregatik wikiproiektu delako bat sortu nuen duela
gutxi euskarazko Wikipedian [1] wikilarien artean itzultzeko. Egia esan
Wikipediaren interfazea %99an euskaraz dago [2] (exif-en inguruko kateak
eta beste hainbat baino ez dira falta), eta hortik ia guztia kopiatu
daiteke MediaWikiren 1.8.2 bertsioaren itzulpen orokor bezala uzteko [3].
Beraz, lana egina dago, baina batetik bestera pasatzea falta da (ez dut
hori egiteko script automatikorik sortu kate batzuk moldatu eta berrikusi
beharra dagoelako). Badoa poliki-poliki, ea laster bukatzerik dagoen...
portzierto, norbaitek lagundu nahi badu, utzidazue mezu bat nire lankide
eztabaidan [4]. Milesker.
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:MediaWiki_euskaratzea
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Allmessages
[3] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:MediaWiki_euskaratzea/1.8.2
[4] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:TXiKi
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago