[Librezale] Re: Web gune berri bat irekitzera goaz

Ibon Igartua ibon
Al, Ira 26, 16:41:03, CEST 2005


  aupa !

  Benetan pozgarria da honelako proiektuak aurrera egiten dutela 
ikustea. Gure aldetik, laguntza behar duzuenean hemen izango gara 
laguntzeko prest. Gure taldea guztiz irekia da eta zuen ideiak azaltzen
badizkiguzue gure artean laguntzaileak aurkitu ditzakezue. Indarrak 
batzea askotan denontzako onuragarria izaten da!

  Gurekin kontaktuan egoteko modurik hoberena gure arteko posta 
zerrendan parte hartzea da:

	http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org

  Bukatzeko, detailetxo bat: zuen web gune izango denaren portada 
ikusita, ematen du ez duela balidatzen [1]. Librezalen web munduan 
estandarrak betetzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Laguntza behar 
baduzue honen inguruan, galdetu mesedez !!

agur bero bat,

		ibon


[1]http://validator.w3.org/check?verbose=1&uri=http%3A//euskalsource.net/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago