[Librezale] [Fwd: laguntza eske...]

Mikel Olasagasti hey_neken
Al, Aza 21, 16:17:00, CET 2005


Kaixo!

Ea, printzipioz, denboraz kanpo geratu arte, kontrol+c sakatuta prozesua
bertan behera geratuko zen... eta bizkorrago abiaratuko zaizu makina

Ondoren, lagun baten etxean, moden berdinarekin honakoa probatu nuen:

- Ordenagailua piztu normal
- Ireki terminal bat (aplikazioak -> gehigarriak -> terminala)
- Kendu modema
- Ipini berriz
- dmesg idatzi eta ikusi azken lerroetan, ea USB gailua detektatu dizun,
eta ala balitz, begiratu zein "ethX" ematen dion.
- Ondoren "sudo ifconfig ethX up"
- Ondoren "sudo dhclient ethX"
- Eta honekin nahikoa beharko luke... saiatu egiten "ping 194.179.1.100"
adibidez, eta konektatua bazaude, paketeak jaso beharko zenituzke.

Ondoren hau automatizatzkeo modua edkitzea izango litzeteke (instalatu
network-manager adibidez)

Ondo segi,

MiKeL
>         
>         Agian jakingo duzu nora jo lezakeen ni bezalako hasiberri
>         batek galdera hau 
>         argitzeko.
>         
>         Windows eta Ubuntu 5.10 dituen makina batean, Ubuntutik ezin
>         naiz sartu 
>         interneten, euskaltelen Thomson TCM305 kable-modemarekin.
>         Agian, zerikusia izango du honek: abiaraztean, waiting for
>         network interface 
>         to come up, horretan, luzaroan zain egonda gero agertzen da:
>         temporay 
>         failure in name resolution.
>         
>         Mila ta mila esker,
>         
>         itziar mora
>         





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago