[Librezale] bidasoamedia.info Aurkezpena datorren azaroaren 24an Hondarribian.

xare xaresd
Or, Aza 18, 00:16:39, CET 2005


Jaun / Andere hori

Datorren ostegunean, azaroaren 24an,
*Bidasoamedia.info<http://Bidasoamedia.info>
* astekari digitala aurkeztuko dugu arratsaldeko 19.00etan, Hondarribiko
Zuloaga Etxean. Gutun honen bitartez jaso ezazu ekitaldi horretarako
gonbitea.

Behe Bidasoako lehenengoa izateaz gainera, euskara hutsean datorkigu *
bidasoamedia.info <http://bidasoamedia.info/>* astekari digitala. Hendaia,
Biriatu, Pausu, Hondarribia eta Irungo egunerokotasunaren oihartzun-gunea
izateaz gainera, beste atal batzuk eskainiko ditu hemendik aurrera. Hona
hemen horietako batzuk:

   -

   Asteko berriak.
   -

   Kultura eta gizarte mailako gertakarien inguruko argazki galeriak.
   -

   Gai baten inguruko erreportaia sakona, hilean behin.
   -

   Txingudi osoko agenda.
   -

   "Antzerki magikoan Solasean", filosofiari buruzko atalak, Oier Imaz
   irundarrak eta Haritz Zubelzu hondarribiarrak osatutako tandemaren eskutik.
   Filosofiaz arituko dira biak, era ulergarrian eta eguneroko gaietatik
   aldendu gabe.
   -

   "Zokoburuko dunetatik", nazioarteko gaien gaineko analisiak, Juan
   Maria Sarasola irundarraren eskutik.
   -

   "Tekniaren Hackelarrea", teknologiaren alde askatzaileari buruzko
   artikuluak (Software librea, hacker mugimendua, GNU/linux...), Iker
   Garaialde hondarribiarrak idatziak


   -

   Eguraldiaren berri emango da automatikoki, denbora errealean.

 Baionako Gure Irratiarekin batera bultzatu zuen Pausumedia elkarteak bere
garaian Antxeta Irratia. Oraingo honetan, Antxeta Irratiak gaurgero bere
gain diharduen honetan, elkarkidetzan oinarrituriko beste proiektu bat
bultzatu nahi izan dugu hedabideen alorrean, eta hona hemen *
bidasoamedia.info <http://bidasoamedia.info/>*.

Hendaiatik ari den Antxeta Irratiak laguntza handia eman digu webgune hau
osatzerakoan, eskuko zituen guztiak eskainiz.

Gure eskualdeko euskaldun guztien topagune bilakatu nahi du *
bidasoamedia.info <http://bidasoamedia.info/>* astekariak, eta erreferentzia
bilakatu nahi du era berean tokian tokiko euskarazko beste hedabideen
artean.

Zuengana, gure eskualde honetan bizi zareten euskaldun guztiongana, jo nahi
izan dugu horrexegatik, garbi asko baitakigu zuen ekarriez askoz arinagoak
izango direla honelako proiektu batek ezinbestez sorraraziko dituen nekeak.


 Bidasoamedia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20051118/417a423a/attachment.htm



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago