[Librezale] Debian Sarge atera orduko eginiko lanen emaitza, hurrengo pausuak...

^pi^ pi
As, Maiatza 10, 22:09:17, CEST 2005


Debian instalatzailea eta debian inguruneko itzulpenen egoerari buruzko
gauza labur bat idatzi nahi nian baina hauxe atera dek (sentitzen dut
interesgarri iruditzen ez zaienengatik):

Proiektua hasiera batetatik 3 zati nahiko ezberdinetan zati daiteke.

- Debian instaltzailea bera. 

Argibideak: Hau instalatzekoan agertzen diren galdera eta menuak dira,
nahiz fitxategi bakarrarekin mantentzen den pakete kopuru nahiko handi
baten elkartzea da.

Egoera: Hizozturik, hau da arazoak agertzen ez diren paketeak ez dira
eguneratuko, oraindik teorikoki badago aukera batenbat itzulpenak
aldatzeko baina nahiko zail ikusten diat.

Itzulpenaren egoera: 100 %-an egina. Librezale bitartez eginikoa, orain
gutxi euskalgnu-koak eusko gobernuarentzat eginiko lanean eginiko eta
dooteo-k  bidalitako euskaraketak sartu ditut, ez dut esperantza
handirik itzulpen horiek sarge-n sartuko direnik.

Hemendiak aurrera ? - Dagoeneko post-sarge bertsioetan dago lana
hemendik aurrera. Sarge kaleratu bezain laster testing banaketaren CD
eta jigdo irudiak honekin egingo direla kontuta izan behar da.
Euskalgnu-ren erantzunaren zai nago nork mantenduko duen euskaraketa
hau. 

- Debian instalatzerakoan erabiltzen diren paketeak. 

Argibideak: Debian oinarrian dauen paketeak (debconf, apt, dpkg...).
Pakete hauek hizozturik daude eta banakako salbuespen batenbat, edo i10n
talderen aldetik pakete eguneraketa "orokor" bat egiten ez badute ez
dira itzulpenetean (ez ezertan) eguneraketarik onartzen sargerako.

Itzulpenaren egoera: 100 %-an egina. Librezale bitartez eginikoa, orain
gutxi euskalgnu-koak eusko gobernuarentzat eginiko lanean eginiko eta
dooteo-k bidalitako euskaraketak sartu ditut, hauetako batenbat bai
sartuko da sargen eta lokalizazio arduradunekin ari nahiz ea zenbat
lortu daiteken (ezer ziurtatu gabe). Egoera ikusi nahi ezkero :

http://bugs.debian.org/cgi-bin/pkgreport.cgi?which=submitter&data=pi%
40beobide.net&archive=no

Hemendiak aurrera ? - Pakete hauek beraien "bizitza" normala
berreskuratuko dute hau da bakoizta bere aldetik garatuko da, azken
itzultzaile bezala ageri danari posta bat bidali beharko liokete
eguneraketa baino aste bete lehenago. Euskalgnu-ren erantzunaren zai
nago nork mantenduko dituen euskaraketa hauek hemendik aurrera.


- Debian Dokumentazioa: 

Argibideak: Debiani buruzko internazionalizazioa onartzen duten
dokuemtazio, gida eta webgunea.

Itzulpenaren egoera: Hau da gutxien jorratu den ildoa.

Euskalgnu-k debian-FAQ euskaratu du eta debian-en webgunean ipintzeren
zai nago, 

Beste testu batzuek ere euskaratu dituzte (debian manifesto,
constitution...). Hauekin bi aukera daude, alde batetik pakete bat egin
eta dauden bezala banatu daitezke eta bestetik dokumentazio hori
oinarritzat artuz webgunea euskaratzeko proiektu batetan sartu.

Paketea egingik dut eta saiatuko nauk norbaitek babestu eta banaketan
sartu dezan. 

Baina  dokumentazioa ahalik gehien zabaltzeko era beste aukera da, hala
ere hori beste proiektu bereizi eta handiago bat da. Nor egongo
litzateke honetan laguntzeko prest ? 

Beste alde batetik librezale bitartez debian instalatzailearen manuala
ere itzultzen hasi ginen baina erdi bidean geratu zen (hau ere egitea
estrategikoki interesgarri izan liteke ), sentitzen dut ezin garaiz
amaitzea batez ere lagundu zuteneengatik (3arrano bereziki).

Bueno eta nahiko txapa eman dudalakoan . 





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago