[Librezale] Proposamena berriari

xare xaresd
Al, Eka 13, 15:59:58, CEST 2005


Kaixo Lagunak,

Aurreko larunbatean, EKTSAk (Euskarazko Komunikazio Taldea, SA) bere
akziodunen batzar nagusia ospatu zuen. Bertan egon nintzen eta azken
atalean (akziodunen galde eskean) galdetu nion administrazio
kontseiluari ea EKT S.A. entrepresak politika berezirik zeraman
euskaratutako programak lehenesteko, eta ea kontutan hartzen zuten
software libreak bide horretan eskaini ditzakeen aukerak. Baita, EKT
S.A. bezalako entrepresak euskaratutako software librearen alde egingo
balu, euskarazko software libre komunitatea indartuko zuela gogorarazi
nuen.

Nire galderari eginiko erantzunean, onartu egin zuten merkatuak
eskaintzen zituen paketeetara jotzen dutela beti eta azken bertsio
berriena nahi dutenez ez dago euskaraz izateko aukerarik kasu
gehienetan, beste aldetik Juan Mari Larrartek, administrazio
kontseiluaren idazkariak, onartu zuen berak informatika kontutan ez
zekiela asko, nire eskaera informatikako taldeari pasatuko ziola
erantzun zuen.

Oraingo honetan, txostentxo bat helarazi nahi diet EKTSAri eta batez
ere ehuntzen-eri, EKTSArako zerbitzu informatikoak eskaintzen dizkion
entrepresari.

Bertan honako ideiak zabaldu nahi diet:
- Gaur egun, hainbat jabedun programen bertsio librea eskura daiteke
eta jabedun pakete horien lizentzia ordaindu ordez, euskaraketan
inbertitu dezakete euskara normalkuntzan inbertituz. Open office edota
Neooffice/J programak erraz instalatu ditzakete beren ordenagailuetan
Microsoft Office ordez.
-Firefox eta Thunderbird lehenetsiz internetez aritzeko eta emaila irakurtzeko.
-GIMP bezalako tresnak ezarri. (nahiz eta hor photoshop dituen
baliabideak oso aurreratuak izan eta diseinatzaileek nekez egingo dute
saltoa hainbat hutsune nabaritu gabe).
-Scribus kasua zailago ikusten dut. Izan ere, Scribus programak soilik
linuxen funtzionatzen du (horretarako erredakzio ordenagailu guztietan
linux instalatzea utopia bat litzateke nahiz eta dena euskaraz izan)
eta GIMPekin gertatzen den bezala ez dut uste Quark Xpress eskaintzen
dituen aukera berdinak ematen dituen.

Hala ta guztiz, ona litzateke EKTSAk software askeara jauzi egitea
nahiz eta gutxinaka izan, txip aldaketa bat ekarri lezakeen baita
beraien honerako eta euskal gintza osorako.

Zuek zer uste duzue? 
Prest al zinateke EKTSAri txosten hori prestatzen laguntzera?

Aio



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago