[Librezale] Proposamena: Wordpress-eu

Txopi txopi
As, Eka 7, 16:36:09, CEST 2005


Arratsalde on guztioi:

Mezu hau Librezalen gaudenoi bidaltzen dizuet, baina baita wordpress
euskaratzen ibili diren beste kide biri ere. Egokia ikusten baduzue, mezu
honi erantzuterakoan "erantzun denei" aukera erabiltzea eskatzen dizuet,
nitaz aparte gorka eta eretzak ere hari honen jarraipena egin dezaten.

Kontua da Sustatun sortutako eztabaida honen ondoren:

http://www.sustatu.com/1117631295

Wordpress-ek daukan etorkizuna ikusiz, eta euskaldunon artean gero eta
gehiago erabiltzen dugula kontutan hartuta, egokiena euskal komunitate bat
sortzea dela otu zaidala. Komunitate honetan bertsio berrien euskaraketa
orainarte ez bezala koordinatu ahal izango dugu. Baina ez hori bakarrik,
interesatzen zaizkigun pluginen, extensioen, themeen, eta abarren inguruan
denok batera hitzegiteko leku bat oso aproposa ikusten dut.

Talde honen izaera ezagutzen dut, eta nire ustez Wordpress-eu komunitate
hori Librezalen oso ondo egongo litzateke. Beraz, partaideon aburua jakin
nahiko nuke :) Zer deritzozue?

Hori bai, baliabideak ere beharko genituzke. Hasteko posta zerrenda bat,
baina posible da webgunean Wordpress-entzako ataltxo bat ere ireki nahi
izatea hemendik laster, eta agian forotxo bat ere. Ez dakit, hori behin
posta zerrenda sortu eta jendea izena eman eta gero erabakiko genuke denon
artean... Beraz nire bigarren galdera, baliabideak jartzen dituzuenoi
zuendua dago. Posible izango litzateke?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago