[Librezale] Re: Bi galdera

Osoitz osoitz
Ost, Urt 26, 12:45:56, CET 2005


Kaixo Raul

>Aldez aurretik, informatikari buruz ez dakidala asko (eta are gutxiago
>software libreari buruz) abisatzen dizuet...
>  
>
Orduan gonbidatuta zaude Librezaleko foroan zure zalantza guztiak 
botatzera, auskalo, baliteke baten batek erantzuna jakitea.
http://www.librezale.org/foroa

>Gauza bera al dira Mozilla eta Firefox...
>  
>
- "Mozilla Fundazioa" software librea garatzen duen fundazio bat da, 
lehengo Netscapeko langileek osatuta.

- "Mozilla Suite" fundazio honek garatutako programa sorta bat da, web 
nabigatzailea, posta bezeroa, html editorea, eta beste batzuk pilatzen 
dituena, hasieran fundazioaren proiektu bakarra zenez mundu guztiak 
Mozilla deitzen zion, oraindik ere askotan programa sorta honi "Mozilla" 
deitzen zaio askotan, baina "Suite" abizenarekin batera doa zehaztu nahi 
denean.

- "Mozilla Firefox" (edo soilik Firefox) web nabigatzailea besterik ez 
daraman programa da, Mozilla Suitearen zatiketaren lehen emaitza. Badago 
ere Mozilla Thunderbird postarako, eta beste batzuk bidean.

>Euskalduntzen ari zareten PostNuke... Zertarako da??? Zer da Frontpagearen
>parekoa???
>  
>
Postnuke edukiak webgunetik bertatik kudeatzeko sistema bat da, 
(ingelesez CMS bat). Proiektua orain nahiko geldi dago, eskuragarri 
dagoen itzulpen hori Zuharrek egin zuen eta Librezalen utzi zuen 
jendearen esku, baina Postnukeren bertsio berriak atera direnean ez da 
itzulpena eguneratu, ez da Librezaleren lehentasun bat, hala ere 
egindako lana inorentzat lagungarri izan daitekelakoan eskuragarri 
mantentzen dugu. Proektua berpiztu nahi duenaren esku.

FrotPagearen alternatiba librerik nahi baduzu Mozilla Suitea berak 
daukan HTML editorea edo horretan oinarrrituta dagoen NVU ( 
http://www.nvu.com ) proiektuak begiratzea gomendatzen dizut. Edo askoz 
hobeto oraindik, HTMLa eskuz idazten ikasi, benetan, pena merezi du 
gauzak garbi egitea gustoko baduzu.

>Aurreikusita al dago Linex bezalako proiekturen bat abian jartzea EAEn??
>  
>
Debian oinarri duen administrazio bati lotutako banaketa bat esan nahi 
duzu? Bai, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ginux.
 
Bestealde Eusko Jaurlaritzak Mandrakeren itzulpena ordaindu du, baina ez 
moldatu ezta proiektua itzulpenetik askoz haratago eraman, beraz ezin 
daiteke aurrekoekin konparatu, baina antza badu asmoren bat Debian 
oinarri hartuta zerbait egiteko.

http://www.cybereuskadi.com/articulos/n0002212.htm

>Duda bat daukat zergatik hainbeste Linex, Guadalinux, Monolinux... Ez da
>nahikoa batekin...
>
Ez dut Monolinux hori ezagutzen, baina galderari dagokiola: Auskalo. 
Nire iritziak balio badizu, ez naiz zentralismoen lagun, are gutxiago 
Estatuetatik datozenean, baina administrazioen banaketa hauek ez dakit 
ez ote diren diru xahuketak ere. Har dezagun berria alde onetik, gure 
dirua xahutzerakoan jada ez diote guztia Estatu Batuetako Oligopolioari 
ematen, eta nork daki, ordaindutako proiektu hauek erabiltzen hasi 
daitezke inoiz (aukera bat da).

>Ezberdintasunak al daude horien artean (badakit Linuxean oinarrituta daudela).
>  
>
Txikiak, baina egon egongo dira, ziur. Banaketa ezberdin bat 
justifikatzen duten? Hori beste kontu bat da.

Osotz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago