[Librezale] [Fwd: Noizko Thunderbird (1.0) Euskaraz?]
^pi^
pi
As, Ots 22, 11:20:10, CET 2005
> Date: Tue, 22 Feb 2005 10:14:58 +0100
> From: Aitzol Arruabarrena <aitzol.arrja a bildua euskalnet.net>
> Subject: Noizko Thunderbird (1.0) Euskaraz?
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
Bi gauzatxo lehenik:
Horrelako gauzetaz hitzegiteko librezale.org/foroa dago.
Hor aurki dezakezu mozillari buruzko hainbat argibide baina nahi duzuna itzulpen lan taldean laguntzea bada horretarako eposta zerrenda bat dugu (http://librezale.org/mailman/listinfo/mozilla_librezale.org)
>
> Esan hasteko,gustokoa dudala zuen lana. Oso ideia bikaina iruditzen zait
> egiten ari zaretena.
Mila esker.
> Nik oraindik windows erabiltzen dut. Linux-ekin (Mandrake) Proba egin
> dut(Euskeraz bait dago)
> eta ez nituen nahi adinako erantzunak lortu.
Ez dakit zer espero zenuen baina pertsonalean debian instalatzea gomendatuko nizuke.
> Orain openoffice, firefox
> eta thunderbird erabiltzen ditut eta generalean nahiko gustura nabil,
> batez ere firefox eta thunderbird- ekin. Nere galdera da:
> Ba al daukazute thunderbird euskeratzeko asmorik edo ba al du mozillak
> thunderbird euskeratzeko asmorik?
Mozilla.org-ek ez du ezer euskaratzen (edo erdaratzen) dana librezaleon (edo beste taldeen) lan bolondresa da.
Thunderbird itzultzeko asmoa bai dugu baina noizko ezin esan, oraindik ez dugu firefox-en ofizialtasuna lortu beraz horrek itxoin egin beharko du.
> windows bera euskeratuta daukat eta
> geroz eta gustorago nago euskera erabiltzen dudan ordenagailuarekin bain
> thunderbird (1.0) ez dago eta faltan botatzen dut
Nahi izan ezker zuk egin dezakezu ;), asuntoa teknikoki nahiko latza delakoan negok baina egia esateko ez dut begiratu ere.
>
> Mila esker.
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago