[Librezale] Donostiako Udala

pi pi
Ost, Ots 2, 19:10:31, CET 2005


Aupa danei...

Beingoan beintzat euskal instituzio batek behar bezala erantzuten du.
Hau normala izan beharko litzateke baina ez denez (beintzat nire bizian
termino hauetan jasotzen dudan lehen erantzuna da).

Arazoa donostiako udalak ezarritako isun bat (OTA ~|@|##|@) web bidez
ordaintzen saiatzerakoan gertatzen zen baina dagoeneko konpondu dute :)



++++++ GUTUN Originala ++++++++++++++


Beobide jaun agurgarria:

Lehenik eta behin, mila esker helduarazi diguzun iradokizunarengatik.
www.donostia.org etengabeko bilakaera eta hazkundea jasaten ari den web
ataria da eta bertako arduradunak etengabe gabiltza lanean bertan azal
daitezken akats edo bug txikiak bilatzen eta gure sistema, ezaugarri eta
eragile desberdinetara moldatzen, hala nola, arakatzaile eta sistema
eragile desberdinak, erabilgarritasuna eta atzigarritasuna. Baina, guk
ere,
noizbehinka, baditugu akatsak. Horregatik, gure begietatik ihes egin
duen
zerbait topatu duzulako, zure parte hartzea eskertzen dizugu.

Horrez gain, zure gutunetik ondorioztatzen den filosofiaren ikuspegi
askorekin bat gatozela esan nahi dizugu. Udalak, bere sistema software
librera pixkanaka nola moldatu aztertzen jarraitzen du. Pentsa dezakezun
moduan, prozesu geldoa da, baina tinko aurrera darraiena.

Zuk jakinarazi zenigun erroreari buruz, jakin ezazu, etorkizunean berriz
gerta ez dadin, berau konponduko duela espero dugun aldaketak egin
ditugula. Errore hau,  arakatzaile desberdinetan dauden Javako bertsio
desberdinen inkonpatibilitatean datza. Eskatu nahiko genizuke ere,
etorkizunean beste arazorik ikusten baduzu edo gure web ataria
informatika
ikuspuntutik hobe dezakeen iradokizunik jakinarazi nahi badiguzu,
itapia a bildua donostia.org helbidera idatz dezakezula.

Zurea bezelako parte hartzeak aurrera jarraitzen laguntzen digu.

Zure iradokizunarengatik gure eskertza adierazten dizugu berriz.


++++++

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/pgp-signature
Neurria: 189 bytes
Azalpena: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
Url : http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20050202/a9d81c29/attachment.bin


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago