[Librezale] Book-crossing euskalduna

Bergara Aurrera Webarduraduna webarduraduna
Ost, Abe 7, 10:52:36, CET 2005


Kaixo guztioi:
Book-crossing dela eta Bergaran taldetxoa montatu da ekimen hau aurrera eramateko. Baldin eta librezalen gunea euskaratzeko lantaldetxoa sortzen bada, prest nauzue bertan lan egiteko

> Aupa Txopi eta besteak,
>
>> Webgunea egitea nahiko erraza bada ere, ekimen hau aurrera
>> ganoraz ateratzeko lantalde txiki bat sortze ezinbestekoa ikusten
>> dut.
>>
> Egia esan Librezalen benetan aktibo dabiltzanak, nahikoa lan
> daukate dauden proiektuekin, baina posta zerrendan badago jende
> gehiago apuntatuta.
>
> Susmatzen dut isilik dauden hoiek ez direla parte hartzera animatu
> oraingo proiektuetan zelan lagundu dezaketen ez dutelako asmatzen
> (muga teknikoak, ulermen falta ...) polita litzateke hoietako
> batzuk beste honetara animatuko balira, liburuen usaina gustoko
> izatea eta denbora apur bat emateko prest egotea nahikoa delako.
>
> Bestalde, zuk esan bezala kulturaren arloan dabiltzanak
> kontaktatzea ez legoke soberan. Nire partetik, ezagutzen dudan
> jendeari luzatuko diot ideia. Kulturaren inguruan mugitzen den
> jende gehiago badago belarria jarrita ondo legoke eskua altxatuko
> balu.
>
>> Bururatu zitzaidan bai book-crossing-a Durangoko Azokarekin
>> nolabait erlazionatzea, baina beranduegi dela uste dut. Agian
>> datorren urtean, nork daki...
>>
>>
> Bueno, agian martxan jarrita aurkeztu ez, baina baliteke Durangon
> proiektu hau martxan jartzeko laguntzera animatzen den inor
> aurkitzea.
>
> Ez utzi ideia albo batera oraingoz, oso polita delako.
>
> Osoitz
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago