[Librezale] Firefox eta Thunderbird 1.5 beta bertsioak probatzeko deialdia

3ARRANO 3arrano
Lar, Abu 27, 02:00:09, CEST 2005


Thunderbird frogatzen saiatu naiz, eta ezin izan dut instalatu, 
berrelikadura agentearekin-edo akats bat egon da. Gero Thunderbird ireki 
eta leihoaren neurriak handiegiak dira, pantailatik irteten da. Beraz, 
berriro instalatu dut aurreko bertsioa.

Baina instalatzailean zenbait akats aurkitu ditut:

LEHEN LEIHOAN
1.-  Ongietorri Mozilla Thunderbird-Era   ( E hori falta zen)
2.- ... abiarazi aurretik windows programa guztiak ixtea.  (Hau ez al da 
"abiarazi aurretik programen leiho guztiak ixtea"?)
3.- Utzi klikatu instalazioa uzteko eta orduan abiarazirik dituzun 
programa guztiak itxi. Hurrengoa

(Ez dut ulertu)

GERO

4.- lizentzi  (A bat izan behar du amaieran, "lizentzia")
5.- "Onartzen dituT" (T-a falta da)
6.- Ez dut ... baldintzak...   (plurala denez, Ez DITUT)
7.- Thunderbird:-rentzat ikonoa sortu  (":-r" soberan)
8.- Nire HAsiera Menuko Programa karpetan  (HAsiera->Hasiera   eta    
ProgramaK karpetan, ezta?)

Tira, dena den instalatzailearena baino garrantzitsuagoa izango da 
programaren itzulpena egokia izatea.

Firefox oraindik ez dut frogatu, frogatzean esango dizuet.

Gabon,



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago