RV: [Librezale] Librezale III Asanblada. Egingo al dugu?

Jabi Asurmendi Sainz jabiasurmendi
Iga, Maiatza 2, 22:00:11, CEST 2004


Iepa,

Ba niri ere gustatuko litzaidake asanbladara joatea, hori bai, eguneratu
beharko nauzue zeharo. Ea apurka-apurka zerbaiten lagundu dezakedan.

****************************************************************
 Loreak ebakiko dituzte baina ez dute udaberria geldiaraziko
****************************************************************
 
> 
> Aupa jende,
> 
> Denbora nahikotxo pasatu da gure II Asanblada presentzaila egin
> genuenetik. Aurreko asanblada bietan gure oinarriak eta helburuak
> zehaztu genituen.
> 
> Denbora aurrera doa eta helburu berriak agertzen hasi zaizkigu, bere
> garaian proposatutako beste proiektu batzuk, ordea, ez dute oraindik
> emaitzik eman.
> 
> Nire ustez eztabaidarako garaia heldu zaigu berriz eta horretarako mahai
> baten inguruan biltzea iruditzen zait egokiena.
> 
> Eta zuek zer uste duzue, egingo al dugu III Asanblada?
> 
> Osoitz





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago