[Librezale] Debian Insladorearen 4. beta argitaratuik

^pi^ pi
Lar, Maiatza 1, 13:28:00, CEST 2004


Kaixo mutilok beste berri pozgarri bat honako honetan:

Debian GNU/Linux [1] banaketaren instalatzaile berriaren[2] laugarren beta argitaratu da dagoeneko eta honeko honetan librezale batzuoi ezker euskaraz egin daiteke instalazio gehiengoa (lanean jarraitzen dugu dana euskaraz egin ahal izateko).

Instaladore hau izango da sarge egonkor bihurtzen denean erabiliko duen instalazio modua.

Beta4 honen ezaugarri nagusiak:

[list]Instaladorea 9 arkitektura ezbedinetarako dago prest (alpha, hppa, arm, i386, i64, m68k,  mipsel, powerpc eta sparc) eta falta direnak (mips, s390) egun gutxi barru pres egotea espero da. Arkitekturei buruzko argibide gehiago hemen [3] aurki ditzakezu.
Instalaturik dauden sistema eragileak atzeman eta abiarazte menuan hauek abiarazteko aukera ematen du (Windows, Mac OS, Linux, GNU Hurd eta DOS atzematen ditu oraingoz).
35 hizkuntzetan egin daiteke.[/list]

Deskarga estekak debian instaladorearen horri nagusian [2] aurki daitezke.

Frogatzera animatzen bazarete (beta bat da baina oso egonkorra da i386 eta Mac plataformetan batez ere) eta euskaraturikoan akatsik aukituko bazenituzte mesedez berri eman librezale foroaren [4]  bidez edo librezale eposta zerrendan (librezale a bildua librezale.org), akatsa berriz debian instaldoreak berak badu instaladoraren horri nagusian aurki daiteke ara horien berri emateko modua.


[1] http://www.debian.org
[2] http://www.debian.org/devel/installer
[3] http://www.debian.org/devel/debian-installer/ports-status
[4] http://www.librezale.org/foroa

Ala...                                                                               
-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago