[Librezale] zer da hau?

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Mar 31, 13:32:03, CEST 2004


>>http://www.cybereuskadi.com/images/installparty1.jpg

Otoi Linux, Debian salba gaitzazu!

Artikuloan:
"a la fiesta asistieron miembros de las asociaciones internet&euskadi, 
EuskalGNU y Librezale, como Ray Fernández, Osoitz Elkorobarrutia o 
Juanan Pereira."

Hau muturra! Ray Fernandez eta Juanan Pereira artikuloaren egilearekin 
agertu ziren, hura merkadilloa balitz bezala bueltatxo pare bat eman, 
argazkiak atera eta bueltan etxera. Ibon eta biok ordea goizetik agertu 
ginen, Install partyan lagundu eta gero Baionako taberna guztiak itxi. 
Guk parrafo oso bat nahi dugu! ;-)

Bide batez Chessyk berriro esan zidan EuskalGNUren zerbitzaria erabili 
dezakegula. Inoiz gai hau argitu beharko genuke.

> eta aprobetxatuz: zer moduz joan zen iparraldeko historioa?

Frantziaren hurbiltasunagatik edo, Mandrake zen jaun eta jabe, beraz 
Ibon eta biok apur bat galduta ibili ginen, gainera 8.2a instalatzen 
ibili ginen gugana hurbildu zirenak euskalzaletasunagatik hurbildu 
zirelako eta 9.2a ez dago oso osorik euskaraz.

Zalantza ugari sortu zitzaizkidan, EuskalGNU-ko Chessyk bazileoan esaten 
zuen baina arrazoirik ez zitzaion falta, halako party batean ezin duzu 
ezta mount bat nola egin azaldu eta gehien jota ordenagailu bakar bat 
uzten duzu erdi ondo.

Norbait pikatuko zen, baina ez dut uste informatikan interes oso handia 
duen inor soilik horrekin linuxero bihurtuko denik. Librezaleko foroan 
zalantzak botatzera hainbat jende gonbidatu genuen.

Baina beste gai askoz garrantzitsuago bat ikusi genuen, hegoaldean 
Espainiako taldeekin lotura handiagoa dugu eta iparraldean 
Frantziakoekin. Estilo ezberdintasunak daude eta han interes handiarekin 
   begiratzen zioten Hacklab eta Hackmeeting motako mugimenduei, baina 
Cibereuskadiko artikuloak isladatzen duen bezala enpresen eskuetan 
konfidantza handiagoa jartzen da. (Ni gai honekin jada eskizofrenikoa 
bihurtzen hasia naiz, ez dakit zein modelo defendatu behar dudan)

Jada Baionan eta laugarren zerbezarekin Euskal Herri mailako Hackmeeting 
baten beharra lantzen hasi ginen, eta Iruñan ateratako Itzul-Partyaren 
ideia berreskuratzeko aukera ikusi ere. Baina Hackmeeting batek 
suposatzen duen lana ikusita ondo ateratzea nahi badugu, aurretik 
bertara hurbilduko ginenen arteko erlazioa sakondu behar dugula ikusten dut.

Honen harira, nik "euskalgintza librea" deitzen dudan mugimenduaren 
harira badaukat beste proposamenen bat, baina hurrengo mezu baterako 
utziko dut, mezua hau luzeegi bihurtzen hasi delako.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago