[Librezale] Bidartera txangoa?
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Or, Mar  5, 12:31:46, CET 2004
    
    
  
Aupa jende,
Zubian eskiatzera doa mundu guztia, ala Bidartera eguneko txangoa 
egitera animatzen? Bilbotik kotxez ordu eta erdi inguru da, eta 
Donostiatik askoz gutxiago!
Osoitz
-------------------------------
Gau on,
Martxoaren 20an, arratsaldeko ordu bietatik zazpietara, euskalug 
elkarteak install-party antolatzen du Bidarteko ESTIA-Teknopoloan 
(Lapurdin). Jendea etorriko da ordenagailuekin eta Linux eta hainbat 
logiziel libre instalatuko elkarteko teknikarien laguntzarekin.
Neure burua proposatu dut euskarazko programen eskaintzeko (Linux, Open 
Office, Mozilla) bainan ez dut gaitasun handirik informatikan, Librezale 
elkarteko kide bat (edo bi) etor baledi laguntza ematera eskertuko nioke.
Norbait interesatua bada, nerekin sar dadila harremanetan lehen bait 
lehen: arkondo a bildua wanadoo.fr
aintzinetik milesker
Xan Goenaga
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago