[Librezale] kALeHacKinG'04 Proposamena

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Eka 7, 21:59:00, CEST 2004


Aupa jende,

Librezaleren III asanbladan erabakitakoen artean erabiltzaileen heziketa 
bultzatzea dago.

Nola ez, aseguru saltzaileak bezala, behin familia erreta lagunengana jo 
dut, eta gure konpartsan Bilboko jaietan(*) instalazio jai publiko bat 
egitea proposatu dut gaur bertan.

(*)Bilboko jaiak Abuztuak 14tik 22ra dira.

Konpartsaren izaera euskaltzalea dela eta Euskararen inguruan zentratu 
nahi dut asuntoa, baina ez nuke instalazio jai batetara mugatu nahi, 
batez ere orain patenteen gaia gori gorian dagoenean, eta kAleHacKinG 
formatua oso ondo legoke.

Oraindik ez dakit aterako den konpartsaren ezagutza teknikoaren maila 
baxua delako eta agian ez dute ni bezain garrantzitsu aurkitzen, baina 
konpartsaren bidez ez bada ere, aurrera eramatea gustatuko litzaidake.

Proposamen hau nire izenean bota dut, baina jaietan marroi nahikotxo 
ditut eta laguntza eskertuko dut, mezu hau gonbite bat da :-)

Ah! Mesedez, rulatu mezu hau Sorgintxuloko Hacklabera, ez dakit zein den 
posta zerrendaren helbidea.

Osoitz





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago