[Librezale] asanbladaren laburpena

osoitz@euskalerria.org osoitz
Iga, Eka 6, 16:31:19, CEST 2004


Aupa jende,

Komunikazio batzorde berpiztuaren lehen lana asanbladaren emaitza
komunikatzea denez, hona egin dudan laburpena. Atzoko apunteak bulegoan
utzi nituen, baliteke zerbait ahaztu izana, ikusten baduzue mesedez
zuzendu, astelehenean zabaltzeko asmoa dut. (Argitaratzea ala ez, medioen
esku)
Ale, musika librea sortzera noa.
----------------

Librezale III asanbladaren laburpena

Librezalek asteburu honetan egin du bere III asanblada, eta bertan hauek
erabaki edo berretsi ziren etorkizunera begira.

Gure lehentasuna Euskara da, eta hau bultzatzen dugu informatikaren eremuan
soft librearen bidez.

Software librea itzultzen jarraituko dugu. Komunikazioa eta hezkuntza
indartuko ditugu.

Librezale ez da itzulpen zerbitzu bat, euskaltzale libreen bilgune bat da,
beraz itzultzaileen esku geratzen da zer nola eta noiz itzuli.

Itzulpen proiektuek zeregin periferikoak biltzen saiatuko gara eta prozesu
horretan laguntzen (Garatzaileekin kontaktuan jarri,prozesuaren
komunikazioa...)

Bestalde proiektuei beharrezko azpiegitura eskeiniko zaie. (Norberak
moldatzeko moduko txoko bat webean, foroak, komunikazio zerbitzua...)

Horretarako emango ditugun lehen urratsak hauek dira:

-Webgunea TikiWiki-ra migratu
-Itzultzailearen NolaDemontrea prestatu

Erabiltzaileei begira jada euskaraz erabili daitekena bultzatzeko
Librezalek ahalegin berezia egingo du komunikazio eta hezkuntza arloetan.

Horretarako hurregoekin hasiko gara:
- NolaDemontre zure ordenagailua Euskaraz (Sistema eragile guztietarako)
-Konpilazio CDa erregularki sortu eta zabaldu

Erabileraren helburua lortzeko Komunikazio esparrua gure webgunetik eta
teknozaleen zirkuloetatik haratago zabalduko dugu.
Horretarako:
- Komunikazio batzordea bersortu. Musutruk lan egiten dutenen ahotsa ozen
entzun dadin.
- Hitz askatasunaren eta euskararen etsaien medioak ere erabiliko ditugu
batzuetan zentsuratuko gaituztela badakigu ere.
- Pegatak: Librezale.org - Euskara Askatuta. Hemen euskaraz (intel), ...

Asanbladak 3 hilabetean behin egitea erabaki zen ere.
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago