[Librezale] hitzaldia Ondarroan

Hareitz Kortabitarte hkortabitarte
Al, Uzt 5, 13:27:37, CEST 2004


Librezaleok,
 
Barkatu zuengana marroi honekin zuzentzea.
 
Ondarroako lagun batzuek Linux-en inguruko hitzaldi bat antolatu nahi dute
eta beste batzuen artean  zuen helbide elektronikoarekin egin dut topo
interneten. Ni oraintxe hasi naiz Linux-aren mundua ezagutzen eta ez naiz
gai ikusten hitzaldi bat emateko. Gainera uste dut Lekeition antzeko
hitzaldiren bat eman izan duzuela. 
 
Honakoak izango lirateke ondarrutarrek pare bat hitzalditan jorratu nahi
dituzten gaiak:
 
- 1. hitzaldia: Linux-en ingurukoa. Linux eta software librea zer diren,
Windows-en monopolioa. Azken finean jendea apur bat kontzientziatzea.
- 2. hitzaldia: zeinen kontrolatuta gauden alde guztietatik. Interneta,
posta elektronikoa etabar aztertzen ari direla zenbait ordenadore etengabe
gure pribazitatea eta baskatasuna mugatuz.
 
Eskertuko nizueke gai hauen inguruan hitzalditxo batzuk emateko gai den eta
prest legokeen norbaitekin kontaktuan jartzea. Badakit agian gehiegi
eskatzen ari naizela. Mila esker dena dela.
 
Beste barik,
 
Hareitz Kortabitarte
Lealde S.Koop.
Service engineer
Phone: (0034) 946844131
E-mail: hkortabitarte a bildua lealde.com <mailto:hkortabitarte a bildua lealde.com> 
 
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20040705/eb1eba24/attachment.htm


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago