[Librezale] Re: [Hacklab-leioa] Lekeitio ere Librea
Txopi
txopi
Ost, Urt 7, 22:25:42, CET 2004
Osoitzek idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Euskarari Olentzeroak Tuxpaint ekarri dio. Beno, egia esateko ez da
> Olentzero izan, bigarren hezkuntzako irakasle-aita baten errua izan da,
> Juan Irigoien.
>
> Lekeition hasi dira bera eta beste sei-zazpi pertsona berotzen eta
> Software librearen inguruan lanean hasteko gogotsu dabiltza. Egin nahi
> duten lehenbiziko gauza sarrera-hitzaldi bat da, baina nik traka osoa
> erretzera animatu diet, eta hitzaldi bakarra baino hiru edo lau jarraian
> ematea proposatu. Ahots eta proiektu ezberdin asko daude herri honetan
> talde berri baten sorreran bat bakarra entzuteko, ez ala?
>
> Inor animatzen ostiralen batean (zehazteko dago) Lekeition arratsaldea
> pasatzen? Aukeratu gairen bat hitzaldia emateko (euskaraz, noski):
> Gaiak? Soft libreari sarrera, SL eta euskara, X-evian (Hau oso
> interesgarria iruditu zaie eta gainera laguntzeko prest daude), ...
>
> Osoitz
>
Arraioa! Hori bai albiste pozgarria :))
Ez dakit nortzuk ixango dirazen baina gauzak egiteko goguak badaukez,
dagoneko saltsan gabiltzanok lagundu bihar dotzagu. Askok dakixuen modura
ni ez naz Lekittotik asko agertzen baina bertara juan bihar bada
itzaldixak edo edozelako azalpenak emoteko, konta nigaz :)
Ondo egongo zan zer egin nahi daben jakitxia, LUG bat sortu, SL Lekitton
sustatu, hacklab bat sortu, softwarea euskaratu, ... Ondinoko ez dabe
jakingo zer nahi daben eta zelako ekimenak dagozen martxan azaldu biharko
genduke.
Nik proposatzen dotena da, sarrera hitzaldi bat emotia gai honek ikutuz:
software librea, hacklabak (metabolik), software euskaraketa (librezale),
wireless sareak (bilbowireless) eta X-evian. Dana 2-3 ordutan azaltzen
saiatu biharko ginian gehixegi ez luzatzeko. Gero, interesa badago eta
indarrik badaukogu, X-evian edo beste gai bati buruzko beste
hitzaldi/tailer bat emon leikegu. Zer uste dozue?
Txopi.
No se quienes serán, pero creo que los que andamos en estas salsas
deberíamos ayudarles. Como muchos ya sabéis yo no voy mucho por Lekeitio
pero para lo que sea que hagamos ahí contad conmigo :)
Estaría bien saber qué es lo que quieren hacer, un LUG, promover el SL en
Lekeitio, montar un hacklab, traducir software a euskera, ... Todavía no
sabrán lo que quieren hacer y por eso les tendríamos que explicar primero
que iniciativas existen en marcha.
Lo que yo propongo es dar una charla introductoria tocando estos temas:
software libre, hacklabs (metabolik), traducción de software a euskera
(librezale), redes wireless (bilbowireless) y X-evian. Habría que tratar
de no pasarse de 2-3 horas, para no alargarnos demasiado. Luego, si hay
interes por su parte y fuerzas por la nuestra, podríamos dar otra
charla/taller sobre X-evian o cualquier otro tema. Que os parece?
--
Agur 1,
Txopi.
JID: txopi a bildua sindominio.net
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago