[Librezale] Lekeitio ere Librea

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Urt 7, 12:29:44, CET 2004


Aupa,

Euskarari Olentzeroak Tuxpaint ekarri dio. Beno, egia esateko ez da 
Olentzero izan, bigarren hezkuntzako irakasle-aita baten errua izan da, 
Juan Irigoien.

Lekeition hasi dira bera eta beste sei-zazpi pertsona berotzen eta 
Software librearen inguruan lanean hasteko gogotsu dabiltza. Egin nahi 
duten lehenbiziko gauza sarrera-hitzaldi bat da, baina nik traka osoa 
erretzera animatu diet, eta hitzaldi bakarra baino hiru edo lau jarraian 
ematea proposatu. Ahots eta proiektu ezberdin asko daude herri honetan 
talde berri baten sorreran bat bakarra entzuteko, ez ala?

Inor animatzen ostiralen batean (zehazteko dago) Lekeition arratsaldea 
pasatzen? Aukeratu gairen bat hitzaldia emateko (euskaraz, noski): 
Gaiak? Soft libreari sarrera, SL eta euskara, X-evian (Hau oso 
interesgarria iruditu zaie eta gainera laguntzeko prest daude), ...

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago