[Librezale] [Fwd: Kaixo]

^pi^ pi
As, Ots 24, 10:12:35, CET 2004


Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
> 

> Date: Mon, 23 Feb 2004 20:24:02 +0100
> From: ibai <ibai a bildua retena.com>
> Subject: Kaixo
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> 
> Kaixo, Ibon izango zarela suposatzen dut...
> 
> Gauza bat komentatu nahi nizun... ikusi dut nola eMulea katalaneraz, gailegoz, gaztelaniaz eta hainbat hizkuntzatan dagoen... baita euskaraz ere, baina gure hizkuntzan jarri nahi duzunean, ukatu egiten dizu, badirudi euskarazko dlla ez dagoelako beraien web orrian (kenduta baitlitzan edo).
> 
> Idatzi diet, behar izanez gero, nik jarriko nuelakoan euskaraz, baina momentuz ez dut erantzunik jaso. Katalandarrei idatzi diet, eta zure web orrira eraman naute, zuekin kontaktuan jartzeko, agian zerbait egin duzuelakoan.
> 
> Beno, galdera hori zen, ea zerbait dakizuen, eta esana, behar izanez gero, nik neuk egongo nuke itzulpena, baina eMulea ez dadila gera euskararik gabe...

Jakin ez dakit ezerrez, nik dakidanez emule ez du inor euskaratu eta kodea deskargatu ezkero hizkuntza zerrendan (lang.sln dela pentsatzen dudana) ez da euskara ageri.

Diotenez beraiekin harremanetan jartzeko bidea txat bidez da:

Server: irc.emule-project.net
Channel: #emule

Nik dakidanez emule-plus eta amule dira euskaratutako p2p aplikazio bakarrak, amule euskaratzeko fitxategia (eredu bezala) nahi izan ezkero eskatu eta bidaliko.

Ni oraintxe nahikoa liatua negok baina euskaratzera animatzen bazara eta laguntza behar izan ezkero eskatu eta ahal den moduan lagunduko.

^pi^ 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago