[Librezale] MyDoom Librezalen?

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Ots 11, 13:15:49, CET 2004


Aupa,

Azken boladan librezale posta zerrendara zuzendutako MyDoom birusa zuten 
mezuak heltzen dira (nik borratzen ditut). Eta Librezaletik bidalita 
balego bezala ere heldu zait batenbat nire postara.

Horrek esan nahi du Windows duen norbait librezaleren posta zerrendako 
helbidea duela bere programaren agendan, eta pertsona hori infektatuta 
dagoela.

Mesedez Windowsa erabiltzen duzuenok garbitu zuen ordenagailua. Hona 
antibirus batzuk (Internet Explorer bidez bisitatu beharrekoak):
http://housecall.antivirus.com (Esteka orriaren hasieran)
http://pandasoftware.es (Esteka behean ezkerrean)

Eskerrik asko,

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago