[Librezale] Firefox

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Abe 29, 18:24:13, CET 2004


Kaixo Joseba,

>  
> Nik ez dakit oso ondo zeini iritsiko zaion email hau, baina besterik 
> ez dut ikusi eta azkenean ekin egin diot idazteari.

Librezale a bildua librezale.org helbidea gure antolaketarako posta zerrenda da, 
beraz leku egokira idatzi duzu.

>  Firefox nabigatzailearen erabiltzailea naiz, ta gustatuko litzaidake 
> horren itzulpen lanean lagundu, ikusi baitut ez dela aukera hori inon 
> eskaintzen.

Beno, oraindik ez dugulako aurkitu modu erraz bat taldean web bidez edo 
horrela egiteko, baina nahi duenak aurkitzen du bidea, zuk bezala. Eta 
asko eskertzen da gainera.

> Ikusi dut, bai, mozilla itzultzen ari zaretela, baina ez det ezer 
> ikusi Firefoxi buruz. Hortaz, pistarik-edo emango bazenidate, ba 
> eskertuko nizuen. Mila esker ta animo.

Firefoxen hizkuntza fitxategia sortzea orain dela gutxi lortu genuen 
zerbait denez oraindik Firefoxi buruzko webgunearen atala ez dago sortuta.

Hemendik deskargatu daiteke hizkuntza fitxategiaren azken bertsioa, 
Firefox erabilita bisitatzen baduzu:
http://librezale.org/mozilla/euskaratu.php

Itzulpenean lagundu nahi baduzu badago zer eginik, Ibon da proiektuaren 
arduraduna eta berarekin koordinatu beharko zinateke (Bera jarriko da 
zurekin kontaktuan).

Edozein kasutan sukaldean gertatzen dena jakiteko modurik aproposena 
gure posta zerrendak dira, bertara apuntatzea oso egokia da:

Orokorra:  http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
Mozilla (Firefox barne): 
http://librezale.org/mailman/listinfo/mozilla_librezale.org

Ah, eta Ongi etorri jaira!

Osoitz





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago