[Librezale] [off-topic] Europako hizkuntza murriztuen aldeko sinadura-bilketa

Txopi txopi
Ast, Abu 19, 08:42:32, CEST 2004


Aupa:

Orain dela hiru hilabete egin zen sinadura-bilketa berdina errepikatzen
ari da sinadurak Europar Parlamentura bidaltzeko datu pertsonal batzuk
falta bait dira. Aurrekoan 27.763 sinadura bildu ziren eta oraingoan egun
pare baten ondoren 2.600 baino gehiago bildu dira jada. Aurrekoan sinatu
agin bazenu, sinatu ezazu berriro mesedez, eta oraindik ekimen honekin bat
egin ez baduzu, oraintxe duzu aukera!

http://petitions.eurominority.org

Zerrenda honetan ikus dezakezunez, 20 dira orain arte ofizialtzat
hartutako hizkuntzak, baina badira Euskara bezalako beste hizkuntza
murriztuak Europar mailan nolabaiteko onarpena beharko luketenak:
katalana, gaelikoa, errusiera(!), turkiera, etab.

http://petitions.eurominority.org/petitions/european-languages3.asp

Europar hizkutzarik zaharrena isolamendutik atera dezagun!

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago