[Librezale] [Fwd: nola demontre]

Osoitz osoitz
Or, Urr 31, 08:39:45, CET 2003


Jordi Blasi wrote:
> Bueno, eta guzti honen ondoren, zer, nola ikusten dituzue dokumentuak? 
> ondo, txarto ulertezinak, ez du merezi jarraitzeak, hobe da zure burua 
> hibaira botatzen ba duzu, Internetek behar zuena, zoragarria...?

Oso oso ondo, euskaldunok behar duguna da (bai, euskaldunok esan dut).

Azken boladan nire inguruan ordenagailuen tripetaz askorik ez dakien 
jendea Soft Librearekin interesatzen hasi da, batzuk nik hitzegin 
diedalako, baina beste batzuk han eta hemen aurkitu duten informazioak 
pikatuta, hackmeetingen batera joan direlako, eta beste asko argi 
dutelako gure hizkuntzaren normalizazioarentzat eremu klabea dela.

Jende honek ez daki gai teknikoetaz gehiegi, eta CD grabagailua ezin 
badu martxan jarri, kriston frustazioaz bere ohiko sistemara pasatuko 
da. Beraz dokumento hauek ezinbestekoak dira, ea guztion artean gehiago 
sortzen ditugun eta daudenak hobetu. (Nik jada ikutu pare bat eman 
dizkiot zure dokumentoei, ole wikia)

Eta gainera inork foroan 11. aldiz kernela nola konpilatzen den 
galdetzen badu zuk arro arro RTFM erantzun dezakezu ;-)

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago