[Librezale] [Fwd: Lankidetzarako deia]
irratia.com
jalgihadi
Ost, Urr 29, 10:00:20, CET 2003
Nik uste dut, librezale-ueu bilera bat egin beharko genukela.
xabier isasiri zuzenean zertan ari garen azaldu.
zelan ikusten ditugun gauzak.
software librearen filosofiak zein dan.
lotu gaituen aferaren kronologia bat erakutsi.
eta gauzak zelan gertatu diren adierazi.
ueu gure aliatu estrategikoa da.
eta gauzak argi geratu beharko lukete.
besterik? ez oraindik.
jalgi hadi ((i))
(bilerarik egiten bada, joateko prest nago. Izan ere UEUko kolaboratzailea
bainaiz)
-----Mensaje original-----
De: Librezale-bounces a bildua librezale.org
[mailto:Librezale-bounces a bildua librezale.org]En nombre de Osoitz
Enviado el: miércoles, 29 de octubre de 2003 9:52
Para: librezale a bildua librezale.org
Asunto: [Librezale] [Fwd: Lankidetzarako deia]
-------- Original Message --------
Subject: Lankidetzarako deia
Date: Tue, 28 Oct 2003 10:59:11 +0100
From: Xabier Isasi <pspisbax a bildua sc.ehu.es>
To: osoitz a bildua zuhar.com
Kaixo Osoitz,
Kanpiren bitartez izan dut zure berri eta zure e-posta helbidea. Aurrenik
eta behin esan oso txalogarria del librezaleok egiten duzuen lana. Alderdi
horretatik neu neroni izango naiz Librezale eta UEUren arteko lankidetza
bultzatuko dudan aurrena.
Dakizunez, UEUk, eta bereziki UEUko informatika sailak, software librearen
aldeko apostu sendoa egin du. Norabide berean gabiltza beraz. Sortutako
gaizki ulertzeari dagokionez, hori deritzot txarto ulertzea izan dela,
informazio falta edo elkar ezagutzaren falta. Hori pentsatu nahi dut
behintzat.
Auzi honetan ez dago interes ezkuturik; ez nik dakidanik behintzat. Iritzi
desberdinak eta ikuspegi desberdinak agian bai. Baina iritzi desberdinak
izatea ez zait iruditzen arrazoi nahikoa euskararen alde dihardugunon
artean eztabaida publiko mikatzak izateko. Badakit jakin hori ez dela
Luistxoren asmoa eta seguru nago (Kanpirekin hitz egindakoagatik) ez dela
zure nahia ere.
Badakit jakin euskararen alde lanean ari zaretela fede eta borondate onez.
Euskaldunok gutxi gara, euskaltzaleok are gutxiago. Guk, euskaltzaleok ez
bagara gauza lankidetzan jarduteko gureak egin du. Horrekin ez dut adierazi
nahi edozer gauza ametitu behar dugunik, ezta urrik ere! Nork bere
duintasuna eta iritziari eutsi behar diola uste baitut. Baina, hori bai,
euskara eta euskaldunen garapena eta burujabetasunaren alde.
Auzi honetan izandako problemak eta gaizki ulertzeak saihesteko Librezale
eta UEUren arteko harremanak zabaltzeko bideak aurkitu beharko genituzke.
Gonbidatu nahi zintuzket lankidetza esparruak elkarrekin jorratzeko.
Printzipioz erabat irekita gaude formula desberdinak aztertzeko.
Esandakoa aintzat hartuko duzulakoan, guztion hobebeharrez begirunez, ondo
izan.
Xabier Isasi
.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago